ERAKUSKETA | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | HEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOA |
|
Carmen Calvo (Valentzia, 1950)
Publizitate ikasketak egin zituen Valentziako Goi mailako Arte eta Diseinu Eskolan, eta Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako San Carlos Errege Akademian.
Beka eta sari ugariren irabazle —Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Arte Plastikoen Sari Nazionala (2013), besteak beste—, ohikoa da haren izena nazioarteko deialdi artistikoetan, eta atzerrian ospe handiena duen espainiar artistetako bat da.
Laurogeietako hamarralditik —The Solomon R. Guggenheim Museumek 1980an antolatutako New Images from Spain erakusketan parte hartu zuen—, Calvoren obra Espainiako arteari eskainitako erakusketa garrantzitsuenetan egon da, nabarmentzekoa izanik Joan Brossarekin batera Veneziako XLVII Bienalean izan zuen partaidetza.
Pinturan egin duen lanaz gainera —nazioarteko eszena artistikoan «hibrido» eta oso berezitzat jo dezakegun eremu batean—, aipatzekoak dira eraikin publikoetan egiten dituen interbentzioak, iraunkorrak kasu batzuetan.
2002an, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalak Carmen Calvori eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Velazquez Jauregian.Azken erakusketen artean (2013-2018) aipatzekoak dira:Fundación Antonio Pérez (Cuenca); Centro de Arte Tomás y Valiente-CEART (Fuenlabrada, Madril); Galería Fernández-Braso (Madril); Galería Alejandro Sales (Bartzelona); Galería Rafael Ortiz (Sevilla); CFC Bilbo; Galería Art Lounge (Lisboa); Galerie Thessa Herold (Paris); Guy Bärtschi Gallery (Geneva); Mario Mauroner (Viena); Tiempos Modernos (Madril); Museo Cerralbo-Photespaña (Madril) edo Altxerri Galeria (Donostia).2016-2017an, artistaren obraren atzera begirako zabal bat egon zen ikusgai Madrilgo Alcala 31 Aretoan.Valentziako San Carlos Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izendatua, Carmen Calvoren lana museo eta bilduma ospetsuenetan ikus daiteke.
|