kubo-isabel-munoz-principal

  ERAKUSKETA / EGILEA PUBLIKO OROKORRA
 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

  ARGAZKIAK    

 

KUBO-ISABEL MUOZ PORTADA

ISABEL MUÑOZ

 

 

 

 

DATA: 2007ko apirilaren 26tik ekainaren 24ra

 

 

 

  

 

  Isabel Muñoz Bartzelonan jaio zen, 1950. urtean. 1970. urtetik Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan. Argazkigintza ikasi zuen Madrilgo Photocentro eskolan, Eduardo Momeñe eta Ramón Mourelle argazkilariekin. Gaur egun inprimatze-teknika zaharretan aditua da, platino bidezko eta albumina-papereko inprimatzeak barne.

 

 

 kubo-isabel-munoz-en-la-exposicion Duela hogei urtez geroztik, Isabel Muñoz munduan zehar dabil bere ibilbidearen bila, aurkitzen edo aukeratzen dituen mugimenduak eta gorputzak irudietan islatu ahal izateko. Tangotik flamenkora, ekialdeko dantzatik Khmer baletera, Txinako borroka-arteen maisu handiengandik Turkiako borrokalariengana, aitzakiatzat hartzen ditu dantza edo kirol tradizionalen benetako praktikak gizarte garaikidean gorputzaren egoeraz hitz egiteko. Zehaztasun arraroa duten enkoadraketetan, sentsualitatea, plazerra, desira aldarrikatuz, Isabel Muñozek, hain zuzen, arauen mendean, zapalduta, irainduta dauden gorputzen egungo itxialdiaren aurka jartzen gaitu. Inprimaketaren azkeneko xehetasuna ere zainduz, aldi berean klasikoa, garbia eta erotikoa den obra bat eraikitzen du, lurraren erakarpenetik eta gerta daitekeen errealitatearen pisutik ihes egiteko gai diren gorputzek sinbolizatutako askatasun bat goraipatzen duena.


 

 

 

 


 

 

 

kubo-isabel-munoz-principal

  ERAKUSKETA / EGILEA PUBLIKO OROKORRENTZAT
 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

  ARGAZKIAK    

 


IKUSTALDI GIDATUAK

 

KUBO-ISABEL-MUNOZ-VISITAS2

 

Asteartero 19:30ean eta larunbatero 121:30ean euskaraz

 

Asteazkenero 19:30ean eta larunbatero 12:30ean gazteleraz.

 

 

 

 


Partaide bakoitzeko kuota: 5€

 

 

 

 

 

 

 

DANTZA ESPEKTAKULOA "ARGIRA"  VERDINI DANTZA TALDEAren eskuz

 

 

 

Ekainaren 9a 20:00etan

 

 

KUBO-ISABEL-MUNOZ-DANZA-VERDINI


 

Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua.

 

kubo-isabel-munoz-principal

  ERAKUSKETA / EGILEA PUBLIKO OROKORRENTZAT
 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

  ARGAZKIAK    

 


TALDEENTZAKO BISITAK

 

 

Erakusketan zehar ikastetxe eta adin guztietako kolektiboentzat bisitak egiteko aukera egongo da astelehenetik ostiralera. 

 

 

KUBO-ISABEL-MUNOZ-VISITAS2

 

 


Ezinbestekoa da erreserba egitea / Baldintzat  943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan.

 


Talde bakoitzeko kuota: 30€. / Gehienez 25 lagun talde bakoitzean.

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 


 


 

 

 

kubo-cartel-amunarriz

  ERAKUSKETA EGILEA
  HITZALDIAK
 

JARDUERA DIDAKTIKOAK

  ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

KUBO-AMUNARRIZ-PASADAS

JOSUNE AMUNARRIZ

Pinturarik instalaziora

 

 

 

KOMISARIOTZA: Barbara Rose

 

DATA: 2007ko martxoaren 8tik apirilaren 22ra

 

 

 

  Zeinahi artistaren obrara hurbiltzea betidanik izan da ekintza ausarta, nahiz eta ez eduki epaitzeko edo iritzia emateko inolako asmorik. Unibertso hori, berez, arau ezagun eta apriorismoetatik salbu dago. Eta are gehiago Josune Amunarrizen mailako artista bati buruz ari garelarik. Emakume honen sormen-lanak dira, hain zuzen, kubo-kutxa Aretoa erakusketa berriko protagonistak.

 

  Hasiera bateko hurbiltze-saioan, Amunarrizena obra abstraktua dela esan genezake, formatu handikoa eta garaikidea. Nolanahi ere, deskribapen hori eskasegia, urri samarra da, kontuan hartuta emakume honen ibilbide artistikoaren giltzarri nagusia berariazko bide baten bilatze-lana izan dela. Originaltasuna izan da Amunarrizen ibilbideko ezaugarri nagusia, eta horrek inolako akademia-kateetara ez makurtzera bultzatu du.

 

  Finkatutako ororekin hautsi izan du, beti eta etengabe. Hastapenetatik bertatik tamaina handiko horma-margolaritza landu izan du. Tradizioan gizonezkoentzako zeregina izan zen, ahalegin fisiko ikaragarria eskatzen zuela-eta. Formatu handiko margolaritzaren aldeko aukera horrek, oraingoan ere, ohiko guztia, familiarekin lotutakoa, finkatutakoa.... gainditzeko grina ezkutatzen du atzean. Era berean, sormen-askatasunagatik lehentasuna eta konpromisoa adierazi ohi du, argi eta garbi.  

 

  Bere autonomia eta independentzia-egarria agerian geratzen dira, halaber, oihalaren aurrean hartzen duen jarrera dela tarteko; zuzen-zuzenean jarduten du, itzulinguruka aritu gabe. Ikuslea zur eta lur uzteko moduko obra da emaitza: erabat harrapatuko du, bai lanaren tamainagatik eta baita intentsitateagatik ere. Batik bat Amunarrizen azken sormen-etapako lanei buruz ari gara: formak tridimentsional bihurtzen dira, eta lanek, hormetatik jaitsi, eta ikuslearekin berarekin partekatzen dute espazioa.  

 

Kubo - kutxa  Aretoak biltzen duen Josune Amunarrizen erakusketa ezin da atzerabegirakotzat jo. Gipuzkoar artista honek 1971. eta 2006. urte bitartean egindako lanik garrantzitsuenak ezagutzeko aukera emango digu. Kantauri itsasoaren urertzean ekin zion Amunarrizek margolari-ibilbideari; Hondarribian, hain zuzen, bere jaioterrian. Hasierako paisaia, kolore eta ehundurak izan ditu bidaide urte hauetan guztietan. Eta horren lekuko dugu honako erakusketa hau.