MARINA-BANNER - EUSK 

 


ERAKUSKETA:

 

2
MARINA NÚÑEZ

Azalik gabe

 

2021eko urtarrilaren 29tik apirilaren 25era

Komisarioa: Susana Blas

 

 

Azalik gabe erakusketa Kubo Kutxarako berariaz sortu du Marina Núñezek; oraintsuko obren bilduma bat da erakusketa, non obrek inguruarekiko malguak eta enpatikoak diren nortasunak proiektatzen baitituzte, muga fisiko eta psikologikoak diluitu edo bikoiztu egiten direlarik haiek parte direneko lekuetan edo paisaietan.

 

Azalik gabe nortasunaz mintzo da, mugaren ideiaz, konektatua, mugagabea, irekia, biguna eta metamorfikoa denaren eta hertsatua, estereotipatua eta kontrolatua denaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz. Itxuraldatzen ari den eta «suntsitzeko bidean» dagoen ingurune baten oroitzapenak dira, auzi horrek kontu teoriko bat izateari utzi eta arazo urgente bilakatu denez gaur egun, berehalako hondamenaren ebidentziengatik, ingurumenaren krisiak hartarako bidea emanik.

 

Donna Haraway teorialariaren azken ideiekin bat eginez —zeinak sekulako eragina izan baitzuen XX. mende bukaerako diskurtso posthumanistan, bere Cibor Manifestuarekin (1984)—, erakusketak gonbidatzen du, pentsalariak bere azken testuan, Arazoarekin jarraitu (2019), proposatzen duen bezala, Lurrarekiko eta haren biztanleekiko —gizakiak eta ez gizakiak— gure harremanak birkonfiguratzera, lurralde zauritu batean elkarrekin bizi behar dugula onartuz. Ideia horiek oihartzuna dute Núñezen obran, non gertalekuak, aurkako eta distortsionatu agertzen badira ere, integraziora eta sinbiosira zabalduta baitaude.

Kanpoaldetik isolatzen gaituen muga ezabatzearen aipua egiten du erakusketaren izenburuak: azala, bat egitearen motibazio gisa, hala ingurune naturalarekiko nola teknologiarekiko, eta Lurreko bizitza prozesu organiko gisa ulertuz, non gure erabakiak, erabakigarriak izanik ere, kosmos osoan eragina duten lege zabalagoen parte baitira.

 

Argia zatien energi bateratzaile gisa lehenengo obretatik agertzen da Marina Núñezen lanean; ez bakarrik eraldatzea sortzen duen ikonografia gisa, baita ere piezen lanabesa eta materia delako, zeren eta, azken urteotan, artistak, bere burua pintoretzat badu ere, teknika digitalen aukera egin baitu: bideoa, argazkia eta marrazki infografikoa, bidea ematen baitiote muturreko malgutasun horri, bere kezka teorikoekin koherentea denez.

 

Azken hamarraldietan nagusi izan den krisi energetiko, klimatiko eta sozialaren egoera horri munduko pandemia bat erantsi zaio 2020an. Birusa hedatzen —jariakor, aldakor eta etengabeko hedapenean— ari izanari esker uler daiteke, ia hitzez-hitz, artistak epidermisari egokitzen dion mugaren kontzeptua.

 

Gaixotasun ikusezina azalean zehar sartzen da, haren sarbidea kontrolatzen saiatzen garen bitartean, arrakastarik gabe, ordea. Bestalde, erreplikatzen den birus gaizto hori ez da ekosistemak basatiki ustiatzeko giza ekintzen ondorioa baizik, eta ekosistemok ordaina eskatzen diote orain «zibilizazioari». Natura-kultura eta gorputza-teknologia bere lehenengo lanetatik ageri da artistaren iruditeriaren oinarrian.

 

Marina Núñezek hainbat urte daramatza alteritatean (eromena, munstrotasuna, ziborg unibertsoa) eta iruditeria ez kanonikoetan interesatuta, eta, nahiz haren obra osoa normatibotasunari errealitate alternatiboak erakusteko ahalegin bat izan, baliteke erakusketa honen eta aurreko proiektuen arteko aldea gizateriak azken urtean bizi dituen garai ziurgabe eta apokaliptikoetan duen egokitasuna izatea.

 
© Marina Núñez. Marejada, 2020. Xehetasuna


ARTISTA:


 

Marina Núñez  (Palentzia, 1966)

 

MARINA NUEZ BIO

Marina Núñezek bere lanetan bestelako izakiak irudikatzen ditu, itxuragabeak, munstro-itxurakoak, kanonetik kanpo edo kanonaren aurka daudenak. Bere margolan, irudi digital edo bideoetan dauden gorputz anomaloek identitate metamorfiko, hibrido eta askotarikoaz hitz egiten digute. Subjektibotasun ezegonkortu eta ezpuru bat birsortzen du, eta horrentzat bestetasuna ez da arrotza, gizakiaren funtsezko osagaia baizik.

 

Arte Ederretan lizentziaduna da Salamankako Unibertsitatean eta Arte Ederretan doktorea Castilla-La Manchako Unibertsitatean; pinturako irakasle titularra da Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta, aldi berean, bete-betean emana zaio bere ibilbide artistikoari.

 

Haren obrak ikusgai egon dira, hala bakarka nola erakusketa kolektiboetan, bai Espainian eta bai munduko hainbat hiritan (Paris, Buenos Aires, Venezia, Berlin, Londres, New York, Krakovia, Palermo, Ajaccio, Shangai).

 

Haren lehen obretatik artista honek auzitan jarri izan ditu generoaren rolak eta ezarritako kanonak, bai eta normatibotasunetik bazterrean dagoena ere. Bilaketa hori hainbat formatotan gauzatzen du, hala nola pintura, bideoak eta 3Dko animazioak. Azken urteotan 3D softwarea    Marina Núñez. Argazkia: Pedro Gallego                                                 eta efektu bereziena hobetsi du. Haren obran sumatzen da zientzia fikziozko literaturak edo zinemak berarengan izan duten eragina,  funtsezko bi inspirazio- iturri baitira haren obran.

 

Lantzen dituen gaien artean, bestalde, eromena, heriotza, munstrotasuna eta zientzia fikzioa daude. Haren obren ardatza, nolanahi ere, emakumezko figura da.

 

Marina Núñezek mundu propio bat sortu du, kanonaren bazterrean edo kanonaren kontra existitzen diren izakiz eta ingurunez betea.

 

Haren obra hainbat erakunderen bildumatan dago, haien artean: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Artium, Gasteizen; MUSAC, Leonen; Patio Herreriano, Valladoliden; la Panera, Lleidan; TEA, Tenerifen; CAAM, Las Palmasen; Es Baluard, Palma Mallorcakoan; Fundación La Caixa; Fundación Botín; MAC, A Coruñan; CAB, Burgosen; FRAC, Korsikan; edo American University, Washington DCn.

 

Gaur egun Madril eta Pontevedra artean bizi da eta irakaslea da Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.                                                       

 

www.marinanunez.net



JARDUERAK:

 

Tornadoak, supernobak eta itsaskiak

Marina Núñez eta Susana Blas-en arteko elkarrizketa

 

Apirilaren 15ean, 18:00etan (online)

 

Artistaren eta komisarioaren arteko elkarrizketa baten bidez.

Youtubeko gure kanalean 

 

Doako bisita gidatuak

 

Larunbatero

17:30 euskaraz / 18:30 gaztelaniaz

Derrigorrezkoa da izena ematea, T 943 251939, edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 


ERAKUSKETA-GIDA: 


 

Deskargatu hemen erakusketa-gida.

FOLLETO

 


 


    #AzalikGabe

@kubokutxa

 

EUS Genericos JR Amondarain 1010-x-400

 


 ERAKUSKETA:


 

Dig it all 2001José Ramón Amondarain

Irudiak astintzea

 

2021eko maiatzaren 21etik irailaren 26ra

Komisarioa: Francisco Javier San Martín

 

 

Irudiak astintzea José Ramón Amondarainen lanari buruzko atzera begirako lehen erakusketa da; sakon aztertzen du artistaren 30 urtetik gorako ibilbidea, eta 200 pieza baino gehiago biltzen ditu, donostiar artistaren sortze etapa ia guztietakoak. Francisco Javier San Martín komisarioak eta Amondarainek berak aukeratu dituzte hainbat serietako lanak. San Martínen hitzetan, artistaren lana zera da, «hiru hamarkadako begirada arretatsua munduari eta gizarte garaikideari, baina baita artearen barnealdeari, artista garaikideen lanari edo tradizio modernistari».

 
Artistaren lanaren jarraitzaileentzat, agian harrigarria izango da eskultura izatea erakusketaren ardatza, Amondarain pinturarengatik baita ezaguna, nagusiki; baina eskulturak beti izan du presentzia haren lantegian, eta, era batera edo bestera, baita erakusketa guztietan ere. Horrenbestez, helburua Amondarainen obraren alderdi hori aldarrikatzea eta lan artistiko osoarekin harremanetan jartzea da.  

Artelanek Kubo Kutxa aretoko espazioa betetzen dute, haren jabe bihurtuta, bertan habitatuta; Amondarainek ongi pentsatuta aukeratu du piezen kokapena, erakusketa batek izan behar duenari buruz buruan darabilen ideiarekin bat datorren emaitza lortzeko. Eskulturen baso estrategikoki diseinatu batek hartutako espazioaren ideia, edo piezen multzokatzea, garrantzitsuak dira donostiar artistaren ibilbidea aztertzeko balio duen proiektu honen definizioaren parte gisa.

Lan gehienak artistaren bildumakoak dira, baina aukeraketa beste hainbat ekarpenek osatzen dute: bilduma partikularretakoek, eta Artium, Bilboko Arte Ederren Museoa, Naturgy Fundazioa eta beste erakunde batzuetakoek. Horiek guztiek eskuzabaltasunez laga dituzte beren piezak aldi baterako.

 
«Irudiak astintzea» artistak berak erabilitako adierazpen bat da, eta, horren bidez, Artearen Historiarekin duen elkarrizketa aldarrikatu nahi du, jabetzearen, desbideratzearen, kopiaren edo parodiaren bidez gauzatzen duena, baina baita eguneroko irudiekin ere. Irudiak astintzeak berekin dakar hiper-oparotasuna ezaugarritzat duen testuinguru honetan kanpoko elementuak biltzea, eta horiei eragitea. Testuinguru garaikidean, jabetze oro saihetsezina edo geldiezina da, baina baita funtzionala eta produktiboa ere; muga lauso horretan sortu da erakusketa honetan erakusten dugun lana.

 

 
Erakusketa Kubo Kutxa aretoaren hiru espazioetan hedatzen da. Sarrerakoan, bi serie daude, Amondarainek legatu modernoarekin duen harremanari eta hori eguneratzeko tailerrean egindako lanari heltzen diotenak: hormetan, Anagramas [Anagramak] izeneko piezak daude, poliesterrezko piezak, zeintzuetan artista baten izena esaldi bilakatzen den, hizkien hurrenkera aldatuta; esaldi horrek zerikusia du artista horren lanarekin, edo, hobe esanda, Amondarainek lan horren gainean duen pertzepzioarekin. Eta aretoko eremuan, Aviones [Hegazkinak] seriea dago, aeromodelismoko pieza txikiak, donostiar artistak bereziki hurbilekoak dituen margolarien motibo bereizgarriz estaliak; pintura kamuflajea da lan horietan, eta omenaldia.  

 

Areto nagusian, idulki gainean jarritako eskulturen multzo sarri eta gainpopulatu bat dago, eta Amondarainek eskulturaren arloan egindako lanaren aniztasuna ikus daiteke. Pieza batzuk handiak dira, hala nola El corte [Ebakia] edo Punto ciego [Puntu itsua], Háptica [Haptika] edo Cuánto de quién [Zenbat norena], eta beste batzuk, aldiz, zati txiki-txiki esperimentalak dira; badira lehen etapetako eskulturak, berunezko lanak edo olio lanak, eta baita hainbat material erabiliz orain dela gutxi egindako piezak ere, erakusketa hau prestatzeko prozesuan bertan sortuak, horietako batzuk. Hormetako batean, kartel edo manifestu itxura duten inprimaketen serie bat dago; artistak tailerreko lanean bidelagun dituen lan prozesuak, ideiak edo sugestioak erakusten dizkigute, eta irudizko eguneroko baten antzera funtzionatzen dute. Tailerrera itzultzeko gogoa berrelikatzen duten imajinazio distirak dira.   

 

Eta, amaitzeko, hirugarren aretoan, Amondarainek bere ibilbide artistikoan zehar artelanak garatzeko erabili dituen irudien segida bat eskaintzen digu proiekzio batek. Atzeranzko begirada berezi horri esker, irudiek elkarren artean egituratzeko duten moduagatik artistak nola lan egiten duen irudika dezakegu, nahita artelanik gabe utzitako ingurune batean, non aurreko aretoan ikusitakoak topo egiten duen erreferentzia erabat adierazgarrien mundu batekin. 

 

 
José Ramón Amondarain | Dig it all, 2001 | Argazkia © Lopez de Zubiria



ARTISTA:


 

 

Gemelas 2006José Ramón Amondarain  (Donostia, 1964)

 

Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, pinturako espezialitatean, eta ondoren formakuntzarekin jarraitu zuen Artelekun (Donostia). Gero, Künstlerhaus Bethanien (Berlin) zentroko ikasketa programan egonaldia egin zuen.

Hainbat erakundetako aretoetan erakutsi du bere lana, honako hauetan, adibidez: Rekalde Aretoa, Bilbo; Guggenheim Museoa, Bilbo; Museo Patio Herreriano, Valladolid; DA2, Domus Artium, Salamanca; CAAM, Las Palmas Kanaria Handikoa; Palais de Beaux-Arts, Brusela; La Casa Encendida, Madril; Koldo Mitxelena, Donostia; Museo Galdiano, Madril; Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz.

Nazioarteko azoka batean baino gehiagotan parte hartu du; hona hemen horietako batzuk: ARCO, Madril; ART BASEL, Basilea; ART FORUM BERLIN, Berlin; ART AMSTERDAM, Amsterdam; ART BEIJING, Beijing.

Haren lanak ikusgai daude Gasteizko ARTIUM Museoan eta Madrilgo Reina Sofia Museoan, eta zenbait bildumatan: Bartzelonako La Caixa Fundazioarenean, Madrilgo CA2M zentroarenean, Coruñako Unión Fenosa museoarenean edo Espainiako Bankuarenean.

1993an Endesa Beka lortu zuen; 1999an, Botin Beka, eta 2018-2019an Erromako Espainiako Akademiarena.

Zalantzarik gabe, José Ramón Amondarain euskal artista bikainenetako bat da, baina euskal testuingurutik haratago ere presentzia izan du azken hamarkadetan, pinturaren arloari buruz izan diren nazioarteko eztabaidetan. Artista poliedrikoaren adibide ona da, prozedura material eta kontzeptual sorta zabala erabiltzeko gai den artistarena, alegia


José Ramón Amondarain | Gemelas, 2006 | Argazkia © Lopez de Zubiria




JARDUERAK:

 

 

Doako bisita gidatuak

 

Larunbatero

 

17:30 euskeraz / 18:30 gaztelaniaz

Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Aretoan bertan, T 943 251939, edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.



KATALOGOA: 


  

 

JOSÉ RAMÓN AMONDARAINCatalogo amondarain

 

Irudiak astintzea

 

 

Salneurria: 42 € (BEZa barne)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


ERAKUSKETA-GIDA: 


 

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

AMONDARAIN FOLLETO

 


 


    #Amondarain

@kubokutxa