ERAKUSKETA | BIOGRAFIA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | ARGAZKIAK | HITZALDIAK | EDIZIOA |
MARISCAL. BIZI POZA
DATA: 2011ko urriaren 21etik 2012ko urtarrilaren 29ra arte
JAVIER MARISCALEN BAIKORTASUNA
Mariscal unibertsoa etorri zaigu bisitan kubo-kutxa Aretora. Unibertso horrek dituen ezaugarri ugarien artean azpimarratzekoa da bere baikortasuna, balio bereziki estimatua krisi ekonomikoaren eta ezkortasun orokortuaren garaiotan.
Mariscalek bere Estudioko bizitza, espiritua eta lana dakartza kubo-kutxa Aretora; izan ere, bere laborategian ideia jenialak sortzen ditu, eta produktu ugari, aldi berean praktikoak eta ederrak; bertan hizki apal bat irudiztatzen du nahiz luxuzko hotel baten diseinu integrala egiten du.
Kutxaren erakustoki honetan Cobi-ren sortzailea hartzean, aitortzen dugu Mariscal –artista multidiziplinarra– gure gizartea modernitatean sartu izanaren arduradun nagusietako bat dela.
|