kubogeneralmariscal

  ERAKUSKETA   BIOGRAFIA   PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   ARGAZKIAK   HITZALDIAK   EDIZIOA  

 

 

 

 kubo-bizipoza-javiermariscalenlaexposicionJAVIER MARISCAL

 

Valentzia, 1950

 

   Javier Mariscal (Valentzia, 1950)irudi-sortzailea da batez ere, bere lana era guztietako euskarri eta jakintza-arloetanegiten duena. Mariscalen lanbide-jardueraren helburu dira altzarien diseinua, barrualdeen diseinua,diseinu grafikoa, paisaia-pintura, margolaritza, eskultura, ilustrazioa, web diseinua, eta multimedia eta animazioa.

 

 

   Haren hitzetan “Nire espezialitatea sortzailea izatea da,b erritzailea, hizkuntza tenkatzea, kodeak, zeinuak eta mezu grafikoak bilakarazten saiatzea. Horiek eguneratzea. Entzutea, belaki izatea, gizarteak arnasten duena iruditan jartzea, sinesten duguna, hunkiarazten gaituena eta aldatuz doazen irudiak. Horretarako eskura izan dudan edozein sistema, hizkuntza edo diziplina erabili dut.”

 

 

   1989an sortu zuen Estudio Mariscal-eko lantaldearekinbatera, azken urteotan, besteak beste, Bartzelonako H&M dendarenbarrualdeen diseinua eta grafika egin ditu; Uno Design-en contract-erakobilduma; Silken hotel-multzokoa den Madrilgo Puerta América hotelaren 11. planta; America’s Cup-en 32. edizioko irudi grafikoa; Camper for Kids-en irudia eta komunikazioa; bere lanari buruzko Mariscal Drawing Life erakusketa Londresko Design Museum-en; Valladolideko Río Hortega ospitaleko eskultura-pergola; bi argitalpen monografiko: Mariscal Drawing Life eta Sketches; Kataluniako Generalitat-aren Adin Txikikoaren Lege berriaren zabalkundea. 2010ean eman da lehen aldiz Fernando Truebarekin batera zuzendu duen Chico y Rita animazio-filmluzea, eta Chico & Rita komikia argitaratu du Sins Entidok. 2011n, eta argitaletxe berean, Los Garriris liburu irudiztatua eman du argitara.

 

 

   Honako enpresa hauentzat ere lan egin du: Memphis, Akaba, Bidasoa, BD Ediciones de Diseño, Moroso, NaniMarquina, Vorwerk, Equipaje, Alessi, Sangetsu, Magis,Cosmic, Amat3, Santa & Cole, Camper, TheConranShop, Lalique, Phaidon, Vondom, Uno Design, Magis, Leuco, Nemo Cassina, Mobles 114 eta Artemide.

 

 

   Mariscal hizkuntza pertsonal baten bidez espresatzen da, konplexua da bere asmoan eta xumea bere adierazpenean, aldi berean inuzentea eta zirikatzailea, eta horrek berritzeko, arriskatzeko eta komunikatzeko baliodio, bere obrari begiratzen dioten begiei kilima egiten jarraitzeko eta bestearekiko konplizitatea sortzeko. Gure kultura mediterraneoarekin lotura bat proposatzen digu, eta mundua eta bizitza ulertzeko duen erarekin oso erraz konektatzen dugu guztiok.