kubogeneralmariscal

  ERAKUSKETA   BIOGRAFIA   PUBLICO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   ARGAZKIAK   HITZALDIAK   EDIZIOA  

 

 

KUBOMARISCALTALLERESHAUR HEZKUNTZA. 3 zaunkaka ari zait. Julian da eta jolas egin nahi du nirekin.

 

Julian lagun izango dugu bisitan eta 2, 5 edo 8 zenbakiak gure maskota kutun nola bihurtu ditzakegun erakutsiko digu.Lantegi edo tailerra oso zoo berezi bihurtuko da: begiak erantsiko ditugu, hegoak marraztuko ditugu, hortzak koloreztatu eta zenbakiei zaunka edo txioka eginarazi edota belarriak astinaraziko dizkiegu gurekin jolastu nahi dutenean.

 

 

 

 

LEHEN HEZKUNTZA. Zerbait dago ezkutaturik zure etxeko piztuan.

Erakusketan barruan antzerki txikiak dituzten kaxak aurkituko ditugu. Hemen, Garriris-ak ditugu protagonista. Tailerrean geurepertsonaiak diseinatuko ditugu, eta horiek ikuskari edo eszena bat sortuko dutemisterioz beteriko etxetxoaren barruan. Bakoitzak bere istorioa izan dezake bere barruan.Piztu argia etaikusiko duzu!

 

BIGARREN HEZKUNZA. Logotipiza zaitez!

 

Logo batekin definitu behar bazenu zeure burua, nolakoa izango litzateke? Mariscalek sorturiko gauzakiei buruz egingo dugu gogoeta bisitan zehar, eta sinbolo horien sorkuntzari buruzkoetan jarriko dugu arreta. Tailerrean parte-hartzaile bakoitzak egin beharko du bere logotipoa, eta horrek loturaizan beharko du bere nortasun, gustu eta abarrekin.

 

 

BATXILERGOA. Txalanbreak orekan

Alanbrez eta harriz egindako zuhaitz bat, txatarraz egindako aulkia. Inguruan ditugun gauzaki edo objektu guztiak birziklatu eta gauzaki berri bihur daitezke. Bisitan material birziklatuen erabileran zentratuko gara, eta lantegi edo tailerrean objektu horiek gune bat apaintzeko eskultura bihurtu beharko dituzte parte-hartzaileek.

 

Jardueren parte-hartzaile bakoitzeko kostua 3 €-koa izango da

Gehienez 25 parte-hartzaile talde bakoitzeko.