kubogeneralmariscal

  ERAKUSKETA   BIOGRAFIA   PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   ARGAZKIAK   HITZALDIAK   EDIZIOA  

 

 kubo-mariscalcartel 

 

MARISCAL. BIZI POZA

 

 

DATA: 2011ko urriaren 21etik 2012ko urtarrilaren 29ra arte

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JAVIER MARISCALEN BAIKORTASUNA

 

 

   Mariscal unibertsoa etorri zaigu bisitan kubo-kutxa Aretora. Unibertso horrek dituen ezaugarri ugarien artean azpimarratzekoa da bere baikortasuna, balio bereziki estimatua krisi ekonomikoaren eta ezkortasun orokortuaren garaiotan.

 

 

   Mariscalek bere Estudioko bizitza, espiritua eta lana dakartza kubo-kutxa Aretora; izan ere, bere laborategian ideia jenialak sortzen ditu, eta produktu ugari, aldi berean praktikoak eta ederrak; bertan hizki apal bat irudiztatzen du nahiz luxuzko hotel baten diseinu integrala egiten du.

 

 

   Kutxaren erakustoki honetan Cobi-ren sortzailea hartzean, aitortzen dugu Mariscal  –artista multidiziplinarra– gure gizartea modernitatean sartu izanaren arduradun nagusietako bat dela.