ERAKUSKETA | EGILEA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIZIOA |
MARC CHAGALL
Vitebsk ( Bielorrusia), 1887 - Saint Paul de Vence, 1985
- 1887ko uztailaren 7a: Vitebsken (Bielorrusian) jaio zen judutar jatorriko familia behartsu batean.
- 1903 - 1914: Hastapenak:
- Margolaritzari ekin zion, bere ingurunea arte esparrutik urrun egonda ere. Bella bere andregaia ezagutu zuen.
- 1907: San Petersburgoko hainbat tailerretan jardun zuen.
- 1911: Parisen izan zen lehenengo aldiz eta zenbait artista ezagutu zituen, Delaunay, Léger,Soutine, Lipchitz, Kissling, Archipenko eta Modigliani, kasu, baita zenbaitidazle ere, Max Jacob, André Salmon, Blaise Cendrars eta Guillaume Apollinaire,hain zuzen ere.
- 1912 – 1913: Bere lehenengo maisulanak egin zituen. Independenteen Aretoan jarri zuen ikusgai bere lana.
- 1914: Berlinen egin zuen bere lehenengo banakako erakusketa. Vitebskera itzuli zen.
-1914 – 1922: “Errusiar urteak”
- Bellarekin ezkondu zen.
- Moskun eta San Petersburgon egin zituen hainbat erakusketa eta abangoardiako zenbait intelektual eta artistarekin ibili zen harremanetan.
- 1917: Iraultzan zehar, Arte Ederretako Eskola zuzendu zueneta Vitebskeko Arte Ederretako komisarioa izan zen.
- 1920: Moskura joan zen. Antzoki Judutarreko dekoratua egin zuen. Zailtasun ekonomikoak izan zituen.
- 1922: Berlinen, Ma Vie (Nire bizitza) izeneko bere autobiografiarako (1931n argitaratutako testurako) lehenengo grabatuak egin zituen.
- 1923 – 1939: Gerra-aurrea, Parisen:
- Parisen bizitzen jarri zen eta Vollardentzat egin zuenlan: Gogolen Âmes mortes (Arima Hilak) eta La Fontaineren Fables (Alegiak)izeneko lanetarako grabatuak egin zituen.
- Bidaia ugari egin zituen Frantzian zehar. Berearte-bilakaeran inpresionismoak eta klasizismo girorako itzulerak izan zuten eragina.
- 1931: Palestinara gonbidatu zuten. Biblia izeneko laneko grabatuei ekin zien. Europan zehar bidaiatu zen.
- 1935: Naziek “artista endekatutzat” hartu zuten.
- 1937: Frantziar naziotasuna lortu zuen.
- Marita indarren aretoan ibili zen; zenbait idazle ezagutu zituen, Breton, Delteil, Soupault, Cocteau, Reverdy eta Arland, kasu, eta,haien idatzietako ilustrazioak egin zituen.
- 1941: Frantzia okupatutik alde egin zuen.
- 1941 –1947: Erbestealdia AEBn:
-New Yorken, zenbat idazle eta artista errefuxiatu ezagutu zituen, Léger, Bernanos,Masson, Maritain, Mondrian eta Breton, kasu, baita sobietar aliatuek bidalitako zenbait lagun errusiar ere. Errusiar inspirazioa berpiztu zitzaion.
- Gerraren eta judutarren kanporatzeak eragindako larritasunaren eragina du garai hartako bere margolaritza.
- 1942:Aleko obrarako (Tchaïkovski) dekoratua eta jantziak egin zituen.
- 1944: Bella hil egin zen, modu basatian.
- 1945: L’Oiseau de feu (Suzko txoria) obrarako (Stravinsky) dekoratuak eta jantziak egin zituen. Virginia Haggard bere adiskide berria ezagutu zuen.
- Hainbatatzera begirako egin zituen, New Yorkeko Museum of Modern Art, lehenengo, eta Parisen eta Europan zehar, ondoren.
- 1948 –1985: Frantziarako itzulera:
- Pariseneta Vencen (en 1950) bizi izan zen, eta, Saint Paulen (en 1966), ondoren.
- 1952:Valentina Brodskyrekin ezkondu zen. Bere zeramikazko lanei ekin zien. Europa osoan bidaiatu eta hainbat erakusketa egin zituen. Bere lehenengo beirateak egin zituen, Assyko Notre-Dame de toutes Grâces-en kaperarako. Message Biblique(Bibliako Mezua) izeneko zikloari ekin zion.
- Enkargu handien aldia izan zen: Beirateak (Metz, Reims, Jerusalem, New Yorkeko NBE, Zurich, Mayence…), margolanak (Pariseko Operako sabaia, New Yorkeko Metropolitan Opera House-ko horma-irudiak), mosaikoak eta tapizak. Bere litografia lana garatu zuen.
- 1958: Daphnis eta Chloé obrarako dekoratuak eta jantziak egin zituen, Pariseko Operan.
- 1966: Louvre Museoan ikusgai jarritako Message Biblique (Bibliako Mezua) frantses estatuari eman zion dohaintzan.
- 1973: Marc Chagallen Bibliako Mezuaren Museo Nazionala inauguratu zen.
- 1985ko martxoak 28: Saint Paul de Vencen hil zen.