ERAKUSKETA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
![]() ITSASURDIN Kutxaren arte-ondarera hurbilketa eskuratutako azken lanen bidez.2008-2010
KOMISARIOTZA: Nekane Aramburu
DATA:2011ko apirilaren 14tik uztailaren 3ra arte
Kutxaren arte-ondarera hurbilketa eskuratutako azken lanen bidez,2008-2010. Hori da, hain zuzen ere, Itsasurdinek proposatzen digun bidaia berezi honen helburua. Erakusketa honetan, kutxaren bilduma, eta bereziki azken urteetan eskuratu diren artelanen multzoa, abiapuntu bat besterik ez da. Aitzakia bat, kutxaren arte-ondarera hurbiltzeko eta bildumaren eta inguruaren nahiz egungo gizartearen arteko solasaldia bultzatzeko.
Hori da, hain zuzen ere, kubo-kutxa Aretoko erakusketa berri hau ikustera hurbiltzen diren guztiek aurkituko dituzten proposamen askotarikoak eskaintzearen arrazoia. Aniztasuna aurkituko baitute erakusgai dauden objektuetan: arte garaikideko lanen bilduman hasi –pintura, eskultura eta papera (grafikoa, marrazkia, akuarela, artista-liburuak)–, eta euskal kostunbrismo zein argazkigintza historiko eta garaikidean amaituta, tartean elementu higigarriak daudela –altzariak, artisau-objektuak, historikoak (tapizak, miniaturak, zeramikak)–… 120 artista inguruk sortu dituzten 230 artelanetan egindako ibilbidea, fikzio-errealitatezko jolas moduan eta bisitaria artelanen arragoa honetan barrena bideratzeko asmaturiko fikziozko kontaketa batek gidatuta.
|