kubo-sansebastian-mural

  ERAKUSKETA   PUBLIKO OROKORRENTZAT FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

HAUR HEZKUNTZA. EZAGUTZEN DUZU SAN SEBASTIAN?

 

Ezagutzen duzu zeure izena duen hiriren bat? Izenek eta hizkuntzak bizi dugun munduari zentzua ematen eta ordena jartzen laguntzen digute. Batzuetan ez dugu ezagutzen izenen jatorria, ezta horien atzean dauden istorioena ere. Erakusketa honek San Sebastian bikoitzaz, alde batetik hiriaz eta bestetik pertsonaiaz, ikerketa egitera gonbidatzen gaitu.

 



LEHEN HEZKUNTA.
GORPUTZETIK HIRIRA.

 

Geure gorputzaren bidez, hiria eta bere zaindaria aztertuko ditugu, gorputz bat berari buruz "historian" zehar egin daitezkeen irudikapen edo errepresentazio ugarietan ikertzeko. Bisitaren ondoren, geuk sorturiko eszenatoki batean argazkia egingo dugu, eta sinbolo kulturalak erabiliko ditugu, artean eta gure gizartean gorputzaz egiten den irudikapen edo errepresentazioaz hausnarketa egiteko.

 

 

BIGARREN HEZKUNTZA. GEZIAK MEZUAREKIN?

Imajinatzen dituzu gorputzak testu-mezuez zaurituak? Sebastian santua geziz josi zuten, eta, gaur egun, gezi horiek berrinterpretatu egiten dituzte artistek, horien ordez metaforak eta ironiak eginez mitoa eguneratzeko. Honelako gaiak jorratuko ditugu: modako ikonoak, gorputzaren irudikapena, estetika, herri-kultura, erlijiozko tradizioa testuinguru berri batean kokatuz eta mezu gehiago emanez.

 

 


BATXILERGOA. JABETU IRUDIAZ! EGIZU ZEURE BERTSIOA.

 

Abesti ospetsuen bertsioak egitea aski arrunta da, baina imajinatzen duzu santu edo hiri baten bertsioa egitea? Jabetzea eta kopiatzea ez dira gauza bera; jabetze-lan horretan trebatzera gonbidatzen zaitugu: artean eta edozein adierazpen artistikotan asko erabili izan den eta tradizio luzea duen baliabidea da. Begiratu artistei eta ausart zaitez jabetzeak egitera; ez beldur  izan kopiatzaile izateko.

 

 

Iraupena 90 minutu. Kuota 3 € partaideko. Taldeak 25 lagunekoak gehienez. Jarduerak euskaraz ala gaztelaniaz egin daitezke.
Taldearekin batera ikastetxeko arduradun batek etorri behar du gutxienez.