kubo-jaialai-cabecera

  ERAKUSKETA PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK  

ARGAZKIAK

  EDIZIOA  

 

kubo-jaialai-cartel

JAI ALAI

Euskal pilotaren edertia.

 

 

KOMISARIOTZA: José María Unsain

 

DATA: 2010ko urriaren 28tik 2011ko urtarrilaren 6ra arte.

 

 

 

 

 

  

     Artista asko sentitu dira pilotarien mugimenduen eta frontoien lerro geometrikoen artean sortzen den indarrak, edertasun plastikoak eta harreman bereziak liluratuta. Interes hori lan askotan islatu dute eta horri esker gaur euskal pilotaren jokoaren ibilbide historiko bat egin dezakegu, artista zerrenda luze baten sorkuntzetan oinarrituz.

 

 

   Zalantzarik gabe, pilota erreferentzia garrantzitsu bat da eta izan da euskal gizartearentzat. Anton Mendizabal eskultore donostiarrak behin baino gehiagotan adierazi duen bezala, “Euskal Herrian pilota kirol bat baino gehiago da, kultura bat da.” Izan ere, pilota bere diziplinaren berezko hesiak gainditu dituen kirol horietako bat da, herri baten kulturaren zati bihurtzeko. Eta are gehiago, gure mugak gainditzea lortu du, nazioartean zabalduz. Eta kirol gisa errespetu bat merezi badu, herri kultura baten isla gisa ere bai; izan ere, pilotan euskaldunon izateko eta sentitzeko era osatzen duten ezaugarrietako batzuk ikus daitezke.

 

 

   Eta errespetu horrek animatu egin gaitu kirol honen iragana ezagutzera, bere jatorrietatik eta aniztasunetik, gaur egunera gerturatzeko eta horrela egungo belaunaldiek eta etortzeke daudenek ezagutu eta balioetsi dezaten lortzeko. Hori da “Jai Alai. Euskal pilotaren edertia” erakusketaren helburua; lanen erakusketari ikerketa eta dokumentazio lan handia gehitu dio.

 

 

   Kubo-kutxa Aretoak harreman berezia bizi izan du pilotarekin; izan ere, bere garaian 2010eko Binakako Txapelketaren aurkezpena egin zen bertan. Egokia dirudi erakusketa areto honen hamargarren urteurrena ospatzen duen aparteko programazioa amaitzeko euskal pilota ezagutzera gonbidatzen gaituen erakusketa hau antolatzeak, artelanak gozatzea bezalako bide atsegingarri baten bidez.

 

 

   Wilhelm von Humboldt ikertzaile alemaniarrak, 1801ean lurralde honetara etorri zenean, pilota, euskaldunen “festa nagusi” gisa definitu zuen. Horrenbestez, hain geurea den “festa” honi, euskal kulturaren adierazpen nabarmen honi, bizitza luzea opatzea besterik ez zaigu geratzen.