Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

RIVERA2

  

MANUEL RIVERA

 


 

Manuel Rivera Granadan jaio zen, 1927an.


Hiri hartan hasi zen ikasten: lehenengo, imajinagintza tailer batean; gero, hiriko Arte eta Lanbide Eskolan, eta azkenik, Sevillako Arte Ederretako Goi Eskolan.


Hasieran, lan figuratiboak egin zituen, baina 1953 inguruan abstrakzio kubistaranzko norabidea hartu zuen, Albaicín-i buruzko koadro sorta batekin.


1956an hasi zen lan abstraktu espazialak lantzen, Mary emaztearekin paseatzen ari zela burdindegi baten erakusleihoan ikusitako metalezko sareek arreta piztu eta bere sorkuntzan erabiltzen hasi zenean. Sare horiek izan ziren bere adierazpidea, eta bizitza osoa haiek ikertzen eman zuen.


Lehenengo esperientziak metalezko euskarrien gainean egin zituen, hainbat kalibretako sareak plano bakarrean collage moduan gainjarriz, argiaren igarotzearekin eta argiaren eta espazioaren arteko jolasarekin txundituta. Artistak hauxe adierazi zuen: “Materia izateari utzi gabe espazioarekin eta argiarekin etengabe jolasteko aukera ematen didan materia bat daukat eskuetan. Ez dago argia oztopatuko duen ezer opakurik”. Lan horiekin, Sao Pauloko 1958ko Biurtekora joan zen, eta han aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen.


Orduan, bere lana euskarri zabalagoak erabiliz sortu zituen. Horri esker, sare paraleloz osatutako bi “armiarma sare” sortuz eta bien artean tarte bat utziz, bi planotan lan egin ahal izan zuen, eta horrek distira eta irisazio jolasak sortzen zituen. Estructura espacial (Espazio egitura) eta Metamorfosis (Metaformosia) horren adibideak dira. Lan horiekin, Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen, urte berean, eta han ere harrera bikaina izan zuen. Bere lanak kanal herdoilduen hiritik itzultzeak kolorea erabiltzeko ideia eman zion.


Geroagoko pauso batean, bere “armiarma sareak” egur margotuko oinarri batean bermatu zituen, Metamorfosis: Expolio (Metamorfosia: Bidegabeko ebastea) eta Metamorfosis: Conde Duque (Metamorfosia: konte-dukea) lanetan ikusten den bezala. Oholaren gainean pibot batzuk jartzen zituen, sareari eusteko eta tenkatzeko. Horixe izan zen ondorengo lanen oinarrizko egitura.


1959an, Riverak dagoeneko aintzatespen handia lortu zuen. New Yorkeko Pierre Matisse galerian erakusketa bat egin zuen eta, 1960an, Guggenheim Museoak bere lanetako bat erosi zuen.


Manuel Rivera Madrilen hil zen, 1995ean.

Autoreetara itzuli