Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

VIOLA

  

MANUEL VIOLA

 


 

Manuel Viola 1916an jaio zen, Zaragozan.


Gaztea zela, arteari buruzko argitalpen aurrerakoienetan parte hartu zuen. Kataluniako “kausa” surrealistara atxiki zen, Art aldizkariaren bitartez. Argitalpen horren lehenengo zenbakian, “errealitate faltsu gaiztoaren mundua suntsitzea eta Bretonen barne errealitatearen mundua, automatismo psikiko puruaren mundua sortzea” proposatzen zuten.  Partaidetza horren ondoren, Parisko klandestinitatean, Frantziako surrealista taldearekin konprometitu zen, nazien okupazioaren garaian; Espainiako gerra zibilaren ondoren joan zen hara, erbesteratuta.


Frantziazko Erresistentziarekin bat egin ondorengo urte haietan, orduan poeta gisa aritzen zen artistak La Main à plume aldizkarian aktiboki parte hartu zuen. Noël Arnaudek eta Jean-François Chabrunek koordinatzen zuten eta gerrak sakabanatutako artista surrealistak biltzea zen aldizkariaren helburua.


Viola Normandian hasi zen pinturan, jarduera beliko betean zegoenean. Hala ere, margolari aragoarraren baitan jarduera horren ernamuina, hasieratik, jarduera poetikoarekin batera egoteaz gain, poetekin eta urte zail haietan Parisen eztabaida estetikoaren garrari eusten zioten artistekin izan zuen harremanean ere bilatu behar da.


Violak surrealismoarekin eta geroago plastika tatxista-rekin izan zituen flirten ondorioz, 1949an Espainiara itzulitakoan, berrogeiko hamarkadaren hasierako urteetan gure herrialdean estetika berritzeko egin ziren lehen saiakera horiekiko konpromisoa hartu zuen. Atxikimendu horrek, hasieran, Pórtico de Zaragoza taldearekin harremanetan jartzera eraman zuen arren, geroago, EL PASOren planteamenduekin bat egitera bultzatu zuen. Talde hori, hasieran, surrealismoak erakartzen zuen eta Violak, ordurako, joera horretan lehen eskutik parte hartu zuen, Parisen.


Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera sortutako koadroetan, Manuel Violak informalismoan murgilduta, dramatismo kromatiko pertsonala erakusten zuen; zuri kolorea edo kolore epelak hondo ilunen gainean erabiliz sortzen zituen argi-itzalen arteko kontrasteek markatzen zuten dramatismoa, hain zuzen.  Pintzelkada bortitz eta keinu bidezko hori hasieran lirikarekin lotzeko egin zuen saiakeratik oso urrun dago. Efektu eta ehundura ezberdinak lortzeko, bere amorru eta ausardia irudikatzeko, espatulak, arraspak eta azoketan aurkitutako edozein tresna erabili zituen. Homenaje a Antonin Artaud (Antonin Artaudi omenaldia), Izenbururik gabea eta Soledad (Bakardadea) lanak horren adibide garbiak dira.


Sueño Goyesco (Amest goieskoa) lanean, margolari talde horren inspirazio iturri oparoa izan zen Francisco de Goya  maisuaren aztarna topatuko dugu.


Manuel Viola El Escorialen hil zen, Madrilen, 1987an.


 

Autoreetara itzuli