ERAKUSKETA   EGILEA   PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERAK   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   EDIZIOA  

 

 

BONIFACIO (1933...2011)     
 bonifacio-verde copia  

Bonifacio Alfonso Gómez Fernández-ek (Donostia, 1933-2011) edo soilago esanda, guztiek ezagutzen duten bezala, BONIFACIOk─ eleberri gisako bizitza izan zuen: aitaren aldetik umezurtz Gerra Zibilaren ondorioz, gerraoste gogorra bizi izan zuen; askotariko lanbideak izan zituen: meza-laguntzaile, mandatu-mutil, jazz-bateria, arrantzale, brotxa lodiko margolari, toreatzaile ere izan zen, eta grina kartsu hori, margolaritzarako izan zuen irrikaren parekoa, bizitza osoan izan zuen. Oso pertsonala eta oso sailkaezina den pintura hau Bonifacioren bizitza egitekotsuaren isla zuzena da, bizitza ere bete-betean bizi izan baitzuen margolaritza bezalaxe.

 

Margolari anarkista honek, Ignacio Ruiz Quintanak deitu zuen bezala, askatasun osoz margotu zuen beti, espiritu askez, inolako moda edo estilori lotu gabe, baina arteari buruzko ezagutza handiarekin.Espainiako pintura-tradiziotik:Goya, Velázquez; Europako korronteetatik:CoBrA taldea, Art Brut; amerikar artetik:De Koonig, Pollock; eta arte primitibo eta afrikarretik bere lana eraikitzeko gehien interesatu zitzaizkion ezaugarriok hartu zituen Bonifaciok.

 

Bonifacioren pertsonaia bitxiek, haren pintzelkada sutsuek, haren forma erotikoek kubo-kutxa betetzen dute bera jaio zen Donostian, Gipuzkoako Ateneoan egin zuen lehenengo erakusketatik 54 urte igaro ondoren.Erakusketa antologiko bat izateko asmorik ez du, baina behar bezain ezagun eta aitortua beti izan ez den artista honen lanik onenen aukera bat bildu dugu.