ERAKUSKETA | EGILEA | PUBLIKO OROKORRA | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | OBRAK | ||||||
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.
![]() |
FAMILIENTZAKO TAILERRAK
LEHENA ETA ORAINA
Eskerrik asko, Català-Roca! Eskerrik asko duela urte askoko historiak erakusteagatik eta, besteak beste, pertsonak nola janzten ziren, nola bidaiatzen zuten eta kaleak nolakoak ziren ezagutzen laguntzeagatik. Orain, badakigu neskek ez zituztela galtzak erabiltzen, errepidean auto gutxi ibiltzen zirela, urketariak existitzen zirela, baita kontu gehiago ere.
|
|
Jardueraren deskribapena:
Bisitaldian zehar, Català-Rocaren argazkiak ikusiko ditugu, eta irudietako egoeren eta oraingoen arteko desberdintasunei erreparatuko diegu; alegia, aldatu denari: garraioa, lanbideak, jantziak eta abar. Guztien artean aipatuko ditugu desberdintasun horiek guztiak, gaur ateraz gero, ikusiko genukeena adieraziz.
Tailerrean, erakusketako argazkien erreprodukzioak erabiliko ditugu, gainean tipula-papera ipinita. Tipula-paperean, parte-hartzaile bakoitzak irudiko eszena gaur egunera ekarrita marraztu beharko du. Material hori hautatu dugu, jatorrizko argazkia ikusteko eta aldaketak behar diren lekuan egiteko aukera ematen duelako; hala, argazkietako pertsonaiak gaurko egunera «denboraldatuko» ditugu. |