ERAKUSKETA | LAZKANO | OBRAK | PUBLIKO OROKORRA | HEZKUNTZA JARDUERAK | EDIZIOA |
Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960), artista izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatean pintura Saileko irakasle titularra da, bere Arte Ederretako fakultatean lortu zuelarik 1994an doktore-titulua tesi honekin: De la distancia entre lo formal en arquitectura y la arquitectura como imagen.
Banako erakusketa asko egin ditu AEBetan, Txinan, Suitzan, Indonesian, Espainian, Italian eta Euskal Herrian.New York, Chicago, Dallas edo Erroma hirietan egindako egonaldiek gaika ondoz ondoko serietan egituratu dute haren lana, etengabeko erreferente bihurtuz haren margolaritzan.
Pintura leku publikoan integratzeaz interesatuta, tamaina handiko lan garrantzitsuak egin ditu, adibidez, Cesar Pelli-ren Iberdrola Dorrean, 6x15 metroko lan batekin.
1985ean Gure Artea saria eman zioten eta 2007an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Titanio Saria, arkitektura-ezaupideak erabiltzen dituzten artistak saritzen dituena.2016an Jakiunde, Zientzia Arte eta Letren Akademiako kide oso izendatu zuten.
1998an Erromako Arte Ederren Akademian eman zioten saria, eta ordudanik harreman estua du Italiarekin.Bere lanarekin batera, bere bidaietan (Erroma, New York…) egindako marrazki-koadernoen argitalpen faksimile zainduak daude, eta katalogo monografiko ugari egilearen testuekin.
Lazkanoren erakusketa ugarien artean, nabarmentzekoak dira 2003an Bilboko BBK Salan aurkezturikoa; 2007an bakarkako erakusketa Bilboko Guggenheim Museoan; eta 2010ean atzera begirako erakusketa handia Bilboko Arte Ederren Museoan, De la arquitectura a la naturaleza / Arkitekturatik naturara izenpean, inflexio-puntua izan zelarik paisaiari beste era batera begiratzeko.
Bere lana hainbat herrialdetako bilduma eta museoetan aurkitzen da, adibidez, Bilboko Guggenheim Museoan, Château du Montbéliard Museoan, la Colecione Bulgary bilduman Hong Kongen eta Los Angelesen, International Finance Corporation Washington-en edo Bilboko Arte Ederren Museoan.
2012tik Euskal Herriaren eta New Yorken artean bizi da, eta data horretatik aurrera gertatzen da gai-biraketa haren lanean, batez ere paisaia neosublimearen inguruan.
|
||
|