Lazkano lona dcha

  ERAKUSKETA   LAZKANO   OBRAK   PUBLIKO  OROKORROA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

Lazkano  

 

LAZKANO

 

IKUSMIRA

 

2016ko uztailaren 22tik urriaren 16ra
Komisarioa: Javier González de Durana

El castillo de los Pirineos, 2013

 

 

 

 

Erakusketa hau Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia da.Ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da.

 

Jesus Mari Lazkanok egin duen ibilbide artistikoa ikustean, garbi geratzen da bere pintura-bilakaera elkarri loturiko bi kausaren emaitza dela:alde batetik, hausnarketa-bidaia iraunkorra margolaritzaren inguruan lanbide gisa, pintura-irudia errepresentazio gisa eta Natura ingurune gisa; eta bestetik, bere periplo ugariak hainbat eta hainbat lekutatik, batzuetan hurbileko lekuak, eta beste batzuetan irudikatuak bezain urrutikoak.Lazkanoren margolaritza, beraz, arte-historian eta historikoki arteak ukitu duen munduan zehar etengabe ibiltzearen emaitza da.

 

Bai egungo industria-hirien periferian eta bai fin-de-siècle Vienan, Erroma arkeologikoan edo gaur egungo New Yorken egin dituen bilaketa eta aurkikuntzekin batera, begiradaren eremua gero eta gehiago handitu du:hurbileko atetzar eta leiho zabalak, etxekoak eta auzokoak, nahiz urrutiko ozeano eta mendi-kateen neurrigabetasuna.

 

Gertukotik abiatuta gehiago besarkatu eta ulertzeko premia sentitzen duen begirada esploratzaile horrekin batera, paisaiari buruzko eta horrek artifizial arkitektonikoarekin duen erlazioari buruzko meditazioa egin izan du.Arkitektura bizirik iraun duen aztarna (industrial edo arkeologiko) gisa, gardentasun argitsu gisa (berotegietan edo beirazko etxe-orratzetan) edo apaingarri gisa.Eta paisaia sinbolismoz beteriko gune gisa, non sedimentatu diren iraganeko aldi asko, eta hor garai bakoitzak bere arrastoa utzi du, aztarna geologikoa edo giza aztarna.Beraz, Lazkanoren paisaiak gune edo espazioak dira, non denbora irakurria izan daitekeela erakutsi nahi duen artistak.

 

Paraleloan, arte-historiatik eta, zehazki, pinturaren historiatik, harturiko datu ugariz hornitzen da.Bere lan askok, batzuetan ezkutuan, beste hauengana igortzen gaituzte: Piero della Francesca edo Gaspar van Vittel, Mark Rothko, José María Uzelai, Jorge Oteiza, XIX. mendeko paisaia-margolari iparramerikarrak edo Leonardo da Vinci eta Joachim Patinir, industria-ingeniaritza modernoaren eta arkitektura denbora-gabearen aitzindariak.