LUNAGRAMA DONOSTIAN


             lunagramakubo1  

 

  Ziur asko bera da munduko argazki-paper gaineko argazkirik handiena:

 

  30 metro luze (ez da argazki-paper luzeagorik egiten) eta 127 cm altu, eta bertan argazkilariaren aurrean erdi biluzik jarri zirenak ikusten dira. Ilan Wolffen lan honek gaua bihurtzen du argazkilari orok behar duen gela ilun, eta ilargia bere argi-iturri.

 

 

 

 

 

 

 

 Donostian, 2008ko irailaren 27an Anoetako estadioan, argi betea batera, egindako  LUNAGRAMA Kubo-kutxa Aretoan egon zen ikusgai.  

 

 

kubo-lunagrama2kubo-lunagrama3kubo-lunagrama-4

 

 

  Horretarako, estadioko pisten gainean argazki-papera zabaldu zen, eta haren gainean 25 pertsona etzan ziren erdi biluzik, eta mugitu gabe egon ziren 20 minutuz, ilargi beteak botatako argiak haien siluetak finkatzen zituen bitartean.