ERAKUSKETA | HITZALDIAK ETA LEKUKOTASUNAK |
IKUSKIZUNAK |
![]() OTEIZA URTEURRENA Izan eta Izango
DATA: 2008ko urriaren 15etik 26ra arte
Jorge Oteiza jaio zela ehun urte betetzen direla-eta, kubo-kutxa Aretoak artista hau berreskuratu nahi du, berari eskainitako erakusketarekin ireki baitzituen ateak duela 8 urte.
Orain aurkezten dugun proiektua Oteiza sortzailea eta pertsona OROITZEKO gunea da, baina batez ere, haren PRESENTZIARI eskainia, oraindik nabarmena baita egungo kultura-panoraman.
Ikuspegi horretatik abiatuta, kubo-kutxa aretoa kultura sortzeko gune da, jarduera-edukiontzi handi bat, ideiak eta lana trukatzeko laborategia.
Topaketa-leku honetan jarduera-programa zabala garatuko dugu jendearen parte-hartzearekin: klarion-laborategiak, espazioaren desokupazio edo hustuketarako laborategiak, kuboide-laborategiak, azaleztatze-lantegiak, artistek zuzendutako lantegiak, argazki-erakusketa, ekitaldiak, hitzaldiak, dokumentu-gunea, bideo-emanaldiak, lekukotasunen grabazioak.
Proiektu honetan Jorge Oteizari 2000. urtean eskainitako gure lehen erakusketa hura oroitzeko gune bat ere izango da; ia hirurogeita hamar urte ziren Oteizak ez zuela Donostian erakusketarik egiten, azkenekoa hantxe bertan egin baitzuen 1934an Nikolas Lekuona eta Narkis Balenziagarekin batera, Ameriketara abiatu baino lehentxeago.
JORGE OTEIZARI BURUZKO IKUSPEGIEN ERAKUSKETA:
Okasio honetarako ondorengo hauen argazkiak bildu dira: Iñaki Agirre, Arturo Delgado, Juantxo Egaña, Antton Elizegi, Sigfrido Koch, Edurne Koch, Foto Lamia, Xabier Landa, Paco Ocaña, José Luis Plazaola, Juan Carlos Ruiz, Ramón Serras, Jury Sistiaga eta Jon Urbe.
JORGE OTEIZA MUSEO FUNDAZIOAREN GUNEA:
|