ERAKUSKETA | AUTOREAK |
|
![]() KUBO-KUTXA ARETOARI EGOKITU ZAIZKION ARTISTAK :
Carlos Bunga - Instalazioa
1976, Oporto (Portugal) ,Lisboan bizi da (Portugal)
Carlos Bungak iraupen eskaseko bizi espazioak eraikitzen ditu, arkitektura modernistaren zehaztasun geometrikoa eta auzune pobreen kakofonia inprobisatua aurrez aurre jartzen dituztenak. Artistak arkitekturaren eragin indarrean duen interesak hornitzen du Rafael Moneoren Kursaalen barruan eraiki duen aldi baterako kartoizko egitura, zenbait ebaki estrategikoren bidez zabaldu duena. Geratzen den jatorrizko eraikinaren azalak, aldi berean balio du barrenekoaren eta kanpokoaren marka bezala. Nahiz eta Bungak Gordon Matta-Clark-en anarkitektura metodoak erabili, bere deseraikuntzako estrategiak domestikotasunaren kritika bat adierazten dute, kontingentziaren logika, premia eta materialen hurbiltasuna bateratzen dituena.
Markus Schinwald - BIdeoa
1973, Salzburg (Austria), Vienan bizi da (Austria)
Markus Schinwaldek antzerkiko agertokian ohikoak diren estrategiak hartzen ditu, eta zinematografiaren esparruan erabiltzen. Hori eginez, artistak agertoki-matriz nozioa esploratzen du, arrazionaltasun simetrikoa eta emozioa elkarren gainka jartzen dituen eraikuntza performatibo bat eratuz. Diarios lanean (2003), izadiko irudiak ipintzen ditu Schinwaldek arkitektura erretratuen gainean, 160 zuri-beltzeko diapositiba proiekzio zinemako formatora aldatuz. Filma, fundido ziklo etengabe batean eraikia, ariketa kezkagarria bihurtzen da, amairik gabeko lekualdaketan. Soinu bandan, berriz, truke bat dago gidoi jarraibideak diruditen testu bat irakurtzen duen emakume baten eta poesia eta maitasunezko testu emotibo bat errezitatzen duen gizon baten artean
Anu Pennanen - Bideoa
1975, Kirkkonummi (Finlandia),Helsinkin bizi da (Finlandia)
Eylan Sivan y Michel DKheleifí - Batera egindako "Route 181" filmea.
Eylan Sivan
Eyal Sivan eta Michel Khleifiren Route 181 film dokumentalak (2003) Israel/Palestina muga birtuala ikertzen du, 1947an Nazio Batuen Bereizketa Plangintzak sortu zuena. Eskualde horretako biztanleei zuzenean egindako elkarrizketen bidez, konplexua eta aurpegi askokoa den egoera bat atzematen dute filmaren egileek, hura deskribatzen saiatzen diren ahotsak bezain ugaria. Lekualdaketazko esperientzia konpartitu baten berri ematea da asmoa, hondakin mugikorra bihurtu duten lurralde eztabaidatu bat aztertuz. Leku horiek zuzenean aipatu baino areago, ingurune eraikiak nola eragiten dien, zuzenean, kultura nortasunaren aurrez aurreko eraketei ikertzen du film honek
Laura Horelli - Bideoa
1976, Helsinki (Finlandia),Berlinen bizi da (Alemania)
Michael Sailstorfer - Instalazioa
Vilsbiburg, 1979. Munichen bizi da (Alemania).
Michael Sailstorferrek arkitekturaren alkimiarengana duen joerak auzitan jartzen du funtzioaren dinamika historikoa. Artistak xede argi eta praktikoak hartuta bereganatzen ditu objektuak -biltegiak, farolak, autobus geltokiak eta autoak-, eta bestelako formak emanez egituratzen ditu berriz, forma ironikoko bihurrituak eta guztiz disfuntzionalak. Breadboard Construction-Marilyn lanean (2004), Sailstorferrek Pasaiko Ciriza Etxeko arrain biltegi izan zenetik industriako haizegailu abandonatuak, griselak eta egurrezko oholak hartu, eta agertoki hibrido eta ireki bat bihurtzen ditu, garai batean gailu izan ziren horiek muntaia egitura adierazkor gisa azaltzen dituena
Silke Schatz - Marrazkia eta maketak
1967, Celle (Alemania),Kolonian bizi da (Alemania)
Vangelis Vlahos - Marrazkiak eta maketak
1971, Atenas (Grezia), Atenasen bizi da.
1971, Bornem (Belgika),Anberesen bizi da (Belgika).
|