ERAKUSKETA |
|
|
EDIZIOA |
MENDE ALDAKETA 1881-1925 Mendearen Mendeko Artea
REINA SOFÍA ARTE-ZENTROAREN MUSEO NAZIONALEKO BILDUMAK
KOMISARIOTZA: Mª José Salazar
DATA: 2004ko otsailaren 13tik martxoaren 14ra
Mende aldaketak kultura susperraldietarako joera duten denbora guneak izan ohi dira. Horrela, XX. mendetik XXI. mendera arteko igaroaldia teknologian eta sarean erabat murgildutako mundu baten gainean egin bada, 2001eko irailaren 11ko gertaera tragikoak berraztertzera behartuta, XIX. mendetik XX. mendera artekoak ere gertaera asaldagarri ugari ere izan zuen, arte eta sorkuntza munduan izugarrizko eragina izan zutenak, hain zuzen. Ezin dugu ahaztu, esate baterako, mugimendu inpresionista, berriztapen, haustura eta iraultza zama guztiarekin, Parisen 1874ko apirilaren 15ean sortu zena, hain zuzen ere, eta, harrez geroztik, ezer ez zen berdina izango mendebaldeko pintura eta eskultura arloetan.
Data horretan, hain zuzen, abiatu zen Kubo-kutxa Aretoak orain aurkezten duen erakusketa hau, eta, "Mende Aldaketa" izenaren pean, 1881 eta 1925 bitartean, arte plastikoen gaurkotasunean zeharreko ibilaldi oso, aberasgarri eta harrigarria izan nahi du.
Erakusketa honen edukia irakurleak esku artean duen katalogo oso honetan jasotzen da, eta Reina Sofía Arte Zentroa izeneko Estatuko Museoaren (MNCARS) eta CECAren (Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa) arteko lankidetzan sortua da. Bi erakunde horiek akordio batera iritsi dira, Espainiako arte garaikideko museorik nagusiko fondo artistikoen zati garrantzitsu batek Kutxa desberdinen erakusketa aretoetan zehar bidaia dezan. Era horretan, MNCARS-ren lehen mailako artelan batzuk ikusteko aukera hainbat hiritara zabaltzea lortu da.
Erakusketa hau Kutxak edo MNARS bezalako erakundeen arteko lankidetza erraz baten ondorío bikaina da, hain zuzen ere, arte mundua bultzatu, indartu eta herritarrengana hurbiltzea gure gizarteen garapena hobetzen duen aurrerapen kolektiboko egintza delako konbentzimenduarekin jan egiten duten erakundeen arteko lankidetzaren ondorioa. Are gehiago, "Mende Aldaketa 1881-1925" izeneko erakusketa hau antolatzea helburu denean. Erakusketa honek hogeita hamar artista ingururen artelanen bidez, Estatutako pintura eta eskulturaren modernizazioaren hasiera dakarren historiako aldi nagusi eta estrategiko baten berrikusketa proposatzen du.
Kubo-kutxa AretoakMNCARS-ren jatorrizko erakusketa hau Kutxa Bildumaren fondoez osatu dela azpimarratzea garrantzitsua da. Horrela, erakusketak XIX. mendetik XX. menderako ibilbide artistikoa, Euskal Herrian ere, funtsezko beste artista askoren artean, Zuloaga, Regoyos edo Vazquez Diazen obra bikainak markatutako ibilbide gogoangarria dela islatzen du. Beren lana erakusketa honetan ere ikus daiteke; beraz, artearen munduak, Euskal Herrian zein Estatuan, 1881etik 1925era arteko ibilbide kronologikoak osatu zuen aldi distiratsu, liluragarri eta asaldagarri hartan zehar eman zuen guztia miresteko aukera bakar eta bikaina da.
Osotara 70 obra aurkeztuko dira (MNCARS bildumako 37 eta Kutxa bildumako 33), mendearen aldaketan errealitate artistiko berria azaltzen dituzten planteamendu estetikoei elkartuak.
|