kubo-bidaideak-cartel-principal2

  ERAKUSKETA   ARTISTAK
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

KUBO-BIDAIDEAK-PASADAS

BIDAIDEAK

 

 

Balerdi / Goenaga / Mendiburu / Zumeta

 

 

KOMISARIOTZA: Mª José Aranzasti

 

 

 

DATA: 2003ko urriaren 21etik 2004ko urtarrilaren 11ra      

 

 

  “Bidaideak" erakusketak lau artista adiskideren lana biltzen du berriro: Balerdi, Goenaga, Mendiburu eta Zumetarena. Izan ere, alde batetik neurri handiko pintura-lanak ditugu, Goenagak eta Zumetak Artearen Kutxaguneko Kubo Aretorako berariaz egindakoak, eta bestetik, aipatu artisten obra gogoangarri eta garai desberdinetakoak, Balerdi eta Mendibururen lan aukeratu zenbaitekin batera.


Artistok berriro elkartzen diren une hau bizitasun eta berotasunez beteta dator, dinamismoz blai, eta arte-kalitate handiz, objektu didaktikoekin eta berrikusitako zenbaitekin batera inolaz ere.

 

Erakusketa honetan, Balerdiren naturalismoa eta lirismoa ezin hobeto egokitzen zaizkie Goenagaren espresionismo eta nahas-mahasari, Zumetaren kolore eta keinu indarrari, eta Mendibururen sustrai eta enborrei. Azken batean, pintura eta keinu irrika dugu, berezkotasuna, natura eta kolorea.


Lau artisten obrak (80 bat orotara) Kubo Aretoan zehar estetikoki tartekatzen dira. Erakusketa hau burutzeko, bizi diren artisten (ZUMETA eta GOENAGA) eta hilik dauden artisten familien (BALERDI eta GOENAGA) laguntza ezinbestekoa izan da. Obren jatorria:


Rafael Ruiz BALERDI:

Oinordekoen Bilduma (bereziki Beatriz Koch), Diputazioan kokatutako Obrak, Partikularren Bildumak eta Kutxaren Bilduma.


Juan Luis GOENAGA:

Egilearen Bilduma (aurreko eta gaur eguneko obren bilduma), San Telmo Museoa eta Kutxaren Bilduma.

 

Remigio MENDIBURU:

Oinordekoen Bilduma eta Kutxaren Bilduma.


José Luis ZUMETA:

Egilearen Bilduma (aurreko eta gaur egungo obren bilduma), Artium Museoa, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Oiartzungo Museoa eta Partikularren Bildumak.


Bideoaren gunean lau artistei buruz egin diren erreportajerik esanguratsuenak proiektatuko dira (E.I.T.B, Euskal Filmategia, eta Espe Goikolea-k utzitako material argitaratugabea).