kubo-bidaideak-cartel-principal2

  ERAKUSKETA   ARTISTAK
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

ARGAZKIAK  

 

Rafael Ruiz Balerdi

 

Donostia, 1934 - Altea, 1992

 

  Rafael Ruiz Balerdi espainiar artearen panoramako artistarik garrantzitsuenetako bat izan da hirurogeiko hamarkadatik aurrera. Bere arte-ibilbidean koherentzia eta batasuna nagusitzen dira garbiki, eta bilbe, espresionismo, figurazio, nahas-mahas, erretratu eta paisaietan oso arte-lengoaia pertsonalaz murgiltzen da.

 

Trazuaren bizkortasunak eta kolore pintzelkaden magiak zeinu liluragarri eta obsesiorainoko edertasunez hornitutakoek osaturiko mundu grafiko bat erakusten digute, artista honen melodia eta musikazko poesia ere agerian utziz.

 

 

Juan Luis Goenaga

 

Donostia, 1950


  
Juan Luis Goenaga margolariak, oro har, pintura latza eskaintzen digu, marroi bikainez hornitua, trinko eta materiazkoa; honetan pixkanaka-pixkanaka kolorea agertzen hasten da, eta isilean bezala mihise joriak sortzera heltzen da, paisaiaz eta natura korapilatsu nahasiko irudizko zatiez, berde, okre eta laranja koloreen leherketa gisa batean.

 

Leizea, kobazuloa, arbasoak, lurra, baina batik bat labarretako guztia, paleolitikoa, arkeologia, geologia, eta antropologia bera ere, hauek guztiak Goenagaren munduaren osagaiak dira.

 

Uda bero honetan zehar eginiko mihise handiak harrigarri gertatzen dira, argiaren purutasun eta bizitasunagatik eta hainbat urdin mota, gorri, magenta eta zuriren erabilpenagatik.

 

 

 

Remigio Mendiburu

 

Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990

 


   Erakusketa honetan Remigio Mendiburu artistaren obra gogoangarriak aurkezten dira. Zurez eginak daude, hauxe delako hura ondoen identifikatzen den materiala, nahiz esperimentatu nahiak beste material batzuk erabiltzera eraman zuen Mendiburu, esaterako letoia, hormigoi armatua, burdina, eskaiola edo kareharria.

 

 

Mendiburuk zurari botere sinbolikoa ematen dio, eta iragan mitologiko eta idiliko bat ekartzen digu gogora, harekiko kultur identifikazio bat ezartzen baitu.

Remigio Mendiburu eskultorearen obra euskal estetikaren barnean kokatzen da, naturari lotzen zaion lirismoaren ildotik. Eta seguru esan dezakegu euskal artisten artean oso gutxi direla material hau, zura alegia, hainbesteko indar eta intentsitatez landu dutenak.

 

 


Jose Luis Zumeta

 

Usurbil, 1939

 

  Jose Luis Zumeta margolariaren lana gozamenezkoa da, eta bertan fantasia da nagusi, kolore aberats eta lehergarriz. Izaera hau artistak landutako esparru guztietan ageri da: zeramikazko horma-irudietan, eskulturetan, marrazkietan, erretratuetan, eta bere ibilbide osoan zehar gainera.

 

Areto hauetarako egindako horma-irudiak eszenografia handiak dira, Zumetaren mundu nabar, konplexu eta bridarik gabea islatzen dute, eta zatiz osatuta egon arren, zati hauek ezin dira isolatu, guztiek elkarrekin halako osotasun bat eratzen dutelako.

 

Pinturak fantasiazko pertsonaia eta elementuz betetzen dira, grafismoz, linea sendoz, uhin beltz zabalez, koadro baten barruko koadroaz, geometriaz, ...