MENINAS CARTEL KUBO

  ERAKUSKETA

 

JARDUERA DIDAKTIKOAK  

 

kubo-otrasmeninas-pasadas

BESTELAKO MENINAK


 

 

 

Proiektuaren zuzendaria: Joana Caparrós.

 

Koordinatzaile eta kudeatzailea: Rosa Escandell.

Bozeramailea nazioarteko harremanak: Pilar Ribal

 

 

 

 

 

   “Otras Meninas" Women Together Fundazioaren proiektu bat da. Bertan zenbait artista garaikideren ikuspegia jasotzen da. Artista horiek, gure garaiko lengoaiak erabiliz (pintura, eskultura, paper gaineko obra, beira, collagea, argazkia, eskaiola, instalazioak, bideoa,...) ikono unibertsal bihurtu den artearen historiako obra garrantzitsuenetako bati buruzko interpretazio sozial, ideologiko edo artistiko berezia eskaintzen dute. Obra hori Velazquezen "Las Meninas" da.

 

 

 

 

Proiektu Artistiko eta Soziala:

 

 


   Obren edo katalogoen salmentetatik ateratzen den dirua Catamarca (Argentina) eta Txiapas (Mexiko) bezalako Latinoamerikako baliabide eskasdun eskualdeetako emakume artisauen gaitasun eta mikrokredituen egitasmoetara zuzenduko da.

 


   Duela urtebete inauguratu zen Telefonicak Madrilen duen egoitzan, eta Granada eta Almeriako Kutxatan erakutsia izan ondoren, Kubo Aretoa iragan eta modu ibiltarian jarraituko du 2005. urtera arte Europako nahiz Ameriketako hiri nagusienetan zehar.