ERAKUSKETA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | EDIzioa |
AENA
Arte Garaikideko Bilduma. Komisariotza: Ángeles Imaña Marcos
DATA:2002ko ekainaren 28tik irailaren 1era
Aena Bildumak izaera irekiko ondare-multzo bat eratzen du, eta osatzen doa aireportu-instalazioak edertzeko beharrak eskatzen duen neurrian, ondoko irizpide honi jarraiki: oraindik bilduman jasoak ez dauden estilo artistikoak eta nazio barruan nahiz nazioartean ospe gehien duten autoreak barne hartzea.
Aena bildumaren izaerak berak dakar ondoriotzat bilduma aireportu-sare nazionalean han-hemenka sakabanatuta egotea. Hori dela eta, zaila da bilduma osoa ezagutzea, eta Aena Fundazioak, bere estatutuetako 4. kapituluan zehazten duen moduan, helburutzat du, errotik datorkion publikotasunaren haritik, Erakunde publiko izate horren berariazko xedeekin zerikusia duten hainbat kultur jarduera garatzea. Horien artean daude bere ondare artistiko bikaina zaintzea eta ezagutaraztea.
Helburu horrekin, azken urteotan erakusketa garrantzitsuak burutu ditu ondoko hiri hauetan: 1998an Valentzian (Bancaixa Kultur Gunea), 1999an A Coruñan (Udaleko Kongresu Jauregia) eta Malagan (Udal Museoa), 2000n Santanderren (Ontziralekuko Jauregitxoa), 2001ean Madrilen (San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademia), eta 2002an (otsaila/apirila) Zaragozan (Pablo Serrano Museoa). Kasu bakoitzean, obra erakusgaien hautaketa erakusgune-egoitzaren ezaugarrietara egokiturik egin da.
Erakusketa hau osatzen duten besteak beste autoreak: Miquel Barceló, Fernardo Botero, Jose Manuel Broto, Rafael Canogar, Martín Chirino, Luis Gordillo, Ibarrola, Cristina Iglesias, Roberto Matta, …
|