ERAKUSKETA | BISITA GIDATUAK | EDIZIOA |
VILLALBA
Autosabotaia eta hizkuntzaren poetika 1957-2001
Komisariotza: Mª José Aranzasti
DATA: 2001eko apirilaren 6tik ekainaren 30era.
Bere kalitate artistikoa, modernotasuna, izpiritu garaikidea eta unibertsalismoa direla eta, Dario Villalba (Donostia, 1939) nazio mailako nahiz nazioarteko panorama artistikoko pintore nagusienetako bat da egun. Bere ondare estetikoa bere garaiko izpirituarekin kateatzeko talentu hunkigarriaz betea dago. Hori horrela, artista honen irudiak hunkigarriak dira, egungo gizakiaren kezka sakonenetara "angustia, bakardadea, eromena eta mina, adibidez" iristeko gaitasuna dela eta. Baina, nola ez, esteta honen koadro indartsuetan beste elementu batzuk ere aurkitzen dira: sexua, natura, desioa, ura, itxaropena, argia eta bakea. Horiek izpiritua hunkitzen duen aparteko entitate bilakatzen dute errealitate arruntena.
Gai horiekin guztiekin, Dario Villalbak bere mundu propioa eraiki du, orijinala eta berritzailea. Mundu horrek, gainera, formak hautsi ditu. Zentzu horretan, Europan aitzindaria da argazkiak pintura gisa erabiltzerakoan, ondoren ia manipulatu gabe. Horrek ospe merezia eman dio gure mugetatik haraindian, zuzenean nazioarteko abangoardiekin kateatuz, nahiz eta batzutan horiek hausteko eta ondoren beste artistek ibiliko dituzten bide estetikoak bilatzeko besterik ez izan.
Dario Villalbaren lana iragaten ez den artea da, muga espazial eta tenporal hurbilenekin hausten duena, eta, horregatik, gipuzkoar guztiok pozik egon beharko genuke "Argazkigintzaren egia eta gezurra pintura bezala. Hizkuntzaren autosabotaia eta poetika" izeneko erakusketa gugandik hain gertu gozatzeko aukera daukagulako. Erakusketan margolari donostiar garaikide hoberenetako bat den Dario Villalbak urte luzeetan zehar egindako lanetik nabarmenena biltzen du.
|