BALENCIAGA

  ERAKUSKETA
BISITA GIDATUAK
ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

KUBO-BALENCIAGA-PASADA

BALENCIAGA

 

Parisetik Donostiara


 

 

Komisariotza: Julián Argilagos

 

 

 

DATA: 2001eko uztailaren 30etik azaroaren 4ra 

 

 

 

 

    

 Erakusketa hau jostun- eta diseinugile-ofizioa Arte bilakatu zuen gipuzkoar unibertsalari buruzkoa da. Izan ere, bere artearekin mugak gainditu eta hainbat joera ezarri zituen.

 

 BALENCIAGA- FOTO-BIOGRAFIA-ARGAZKIA

   Garai oso berezi batean jaiotako pertsona aparta zen Cristobal Balenciaga. Bi menderen artean bizi izan bazen ere, bere ekoizpenaren zati handiena eta hoberena aurreko mendean gauzatu zuen. Jostun getariarrak moldeak hautsi zituen bere diseinu harmoniko eta sofistikatuekin. Zaku-moduko soinekoek, meloi-mahukek, tunika-jantziek edota baloi-formako soinekoek kontinenteko familia hoberenak liluratu zituzten. Hori horrela, diseinugileak bere sorkuntza sofistikatuak "marmola zizelkatzen duen eskulturagile batek bezala" eratzen zituela esatera iritsi ziren Balenciagaren jarraitzaileak. Balenciagak benetako erakustareto bilakatu zituen moda-ibiltokiak; bere desfileak artelanik finena beneratzen den moduan mirestea lortu zuen, eta iraultza bat eragin zuen bere garaiko janzkeran.

 

 

   Ehun berriak lantzen hasi zen, koloreak askatasun osoz erabiltzen zituen, emakumearen irudiaren ikuspegi erakargarri bat zuen, eta grina handia zuen esperimentatzeagatik; horiek izan zituen bere ospearen gakoak, eta baita Balenciagak Europako nahiz Iparramerikako elite kulturalen artean lortu zuen errekonozimendu orokorraren oinarria ere.

 

 

   XX. mendeko modaren erreferente argiena bilakaturik, hainbat obra ditu egun Europa eta Estatu Batuetako arte-museo famatuenetan. Christian Dior diseinugileak garbi adierazi zuen Balenciagak goi mailako joskintzaren munduan izan zuen eragina: "Bera da gu guztion maisua" "Paristik Donostiara" erakusketak garaikidetasunaren aldeko apustua egiten du, aldi berean iraganeko glamourra berpiztuz.

 


   Erakusketak Cristobal Balenciagaren obra eta berarenak izan ziren zenbait elementu eta objektu miresteko aukera eskaintzen du.

  

 

  

 

 LOGOS-KUBO-BALENCIAGA