Banerkubo

    ERAKUSKETA   OBRAK   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   PUBLIKO OROKORRA   EDIZIOA  

 

Arias  

Irudi fantastikoa

 


2014ko urriaren 17tik 2015eko urtarrilaren 25era
Komisarioa: Carlos Arenas

 

 

Arraroa, misteriotsua, groteskoa, enigmatikoa, alegiazkoa, munstrozkoa, onirikoa… Asaldagarria, anbiguoa, iluna, naturaz gaindikoa, ameslaria…Horra hor arte fantastikoaz ari garenean aipatzen diren adjektiboetako batzuk. Arte fantastikoa zer den definitzea eginkizun konplexua da, ezinezkoa, ekintza-eremu zabala hartzen baitu, eta hor gai asko eta ezberdinak sartzen dira, surreal eta onirikotik kezkagarri eta misteriotsura doazenak, abstraktu, magiko, sinboliko, irrazional edo makurretik igaroz.


Sortzaileek bide hau erabili izan dute beren kezkak, giza eta gizarte-arazoak, etxeko gorabeherak, gertakizun politiko eta ekonomikoen kritikak, edo barne-unibertsoen ikuspenak adierazteko. Fantasia baliabide egoki bihurtu da irudimena aske uzteko, errealitatetik ihes egiteko era, garaian garaiko diskurtso metaforiko, buruaren lekurik urrunenetara egindako bidaia, barru-barruko deabruak exorzizatzeko era terapeutiko, eta aukera ia mugagabeak eta agortezinak dituen adierazpen-eremu.


Irudi fantastikoa erakusketan Espainiako artisten talde handia eta esanguratsua agertzen da, Goyaren garaitik gaur egunera arte, era batera edo bestera elementu fantastikoak erabili dituztenak beren lanak egiteko erreferente gisa, horrela poetika liluragarriak garatuz eta beren sormena aske utziz. Espainian gaur egungo margolaritzan eta Artearen Historian ospetsuak diren batzuekin batera, mende berrian jardunean dauden eta gora egiten ari diren artistak daude. Hainbat formatu eta euskarritako lanen corpus heterogeneoa da, eta margolaritza izan arren protagonista nagusia, badira marrazkiak, grabatuak, zeluloide margotua, irudi digitalak, bideoak eta film laburrak ere. Ibilbidean elementu eta pertsonaia anbiguoak aurkituko ditugu, abstrakzioak, irudi mitologikoak, paisaia amestuak, munstro beldurgarriak, begirada asaldagarriak, ikuspen psikodelikoak eta forma desitxuratuak.

Amable Arias
Izenburu gabea, 1983
Bilduma partikularra