ERAKUSKETA | EGILEA | PUBLIKO OROKORRENTZAT | ESKOLENTZAKO PROGRAMAK | FAMILIENTZAKO JARDUERAK | ARGAZKIAK | EDIZIOA |
H.R. GIGER. Chur (Suitza), 1940
1940 Otsailaren 5ean, Hans Ruedi Giger jaio zen, Chur izeneko hirian (Suitza).
1945-1946 Haurtzaindegira joan zen: lehendabizi, Marienheim izeneko haurtzaindegi katolikora, eta geroago Tante Grittli izeneko haurtzaindegi protestantera.
1953-1957 Batxilergoa egin zuen (bi urte) eta institutu teknikoan ikasi zuen (bi urte), Chur hirian.
1959-1962 Praktikak egin zituen Chur bere hirian Venantius Maissen arkitektoarekin eta Hans Stetter eraikitzailearekin. Eskola militarrera joan zen Winterthur-en, eta motorizazioarineko tropetako mina-jaurtitzaile aritu zen.
1962-1965 Zuricheko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, Barne Arkitektura eta Industri Diseinua Sailean (ikasgai komuneko urte bat eta espezializazioko 3 urte).
1964 Zurichen kokatu zen. Bere lehen marrazkiak egin zituen tintaz, Atomkinder (Haur atomikoak) saila osatzen dutenak, eta lehengo lanak sortu zituen poliesterrez: mozorroak eta mahai bat.
1965 Bere marrazkiak argitaratu zituen Clou, Agitation eta Hotcha “underground” aldizkarietan. Egindako lanetako batzuk Ein Fressen für den Psychiater (Tripa-festa psikiatrarentzat) izenburuko karpetan editatu zituen. Karreraren amaierako lanerako, tren-geltoki bateko lur azpiko pasabidea egin zuen.
1966 Altzariak diseinatzen hasi zen, Andreas Christen-en estudioan. Li Tobler antzezlaria ezagutu zuen eta beraz maitemindu zen. Lehenengo banakako erakusketa egin zuen Zuricheko Benno galerian.
1967 Formatu handiko marrazkiak egin zituen, aldi honetako pieza adierazgarria den Gebärmaschine (Erditzeko makina), esaterako.
1968 Bruno Bischofberger galeria-jabeak tintaz egindako hainbat marrazki eta hainbat olio-pintura erosi zizkion eta bere lanei zenbakia jartzea eta argazkiak egitea gomendatu zion. Hommage à Che izenburuko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Zuricheko Jörg Stummer galerian. Swissmade 2069 izenburuko zientzia-fikziozko filmarentzat pertsonaiak diseinatzeko mandatua hartu zuen.
1969 H.H. Kunz-ek bere lanen lehenengo horma-irudiak inprimatu zituen, eta, hala, mundu osora zabaldu ziren.
1970 Bischofberger galerian, bere Passagen (Pasabideak) ikusgai egon ziren.
1971 Bere lanak biltzen dituen lehenengo katalogoa argitaratu zen, ARh+ izenburuaz. Fredi Murer zine-zuzendariak Passagen izeneko dokumentala egin zuen, artistaren pintura-munduari buruz. Filmak Mannheimeko Zinemaldia irabazi zuen, dokumentalen kategorian.
1972 Aerografoaz lan egiteari ekin zion.
1973 Emerson, Lake and Palmer rock talde britainiarraren Brain salad Surgery diskoaren azala diseinatzeko mandatua hartu zuen.
1974 Chur hiriko Bündner Kunstmuseumen Tagtraum (Eguneko ametsa) izenburuko erakusketa kolektiboa antolatu zen, Claude Sandoz eta Walter Wegmüller artistekin batera. 1975 Frankfurt am Maineko Sydow-Zirkwitz galeriak eskatutako Passagentempel (Pasabideetako tenplua) izenburuko pintura-sailari amaiera eman zion. Li hil zen.
1976 Salvador Dalí bisitatu zuen Cadaquésen, eta Alejandro Jodorowsky buru zuen Dune izeneko zine-proiektuan parte hartu zuen. Proiektuak, hala ere, ez zuen azkenean finantzaketarik izan. Erakusketa egin zuen Pariseko Bijan Aalam galerian.
1977 Alien filmaren aurreprodukzioa egiteko diseinuak sortzeko eskaera jaso zuen. H.R. Giger’s Necronomicon izenburuko liburua argitaratu zen hainbat hizkuntzatan. New Yorken, Bronxeko museoan hainbat artisten artean egin zen Images of horror and fantasy erakusketan parte hartu zuen.
1979 Alien filmaren lehen emanaldia egin zen. Mia Bonzanigo-rekin ezkondu zen.
1980 Hollywoodeko Oscar saria irabazi zuen, Alien filmean egindako lanagatik.
1981 Estatu Batuetan zehar egindako bidaien emaitza izan zen New York City izenburuko saila burutu zuen. Blondie taldeko Koo koo disko berriaren azala diseinatzeko eta bi bideoklip zuzentzeko eskaera egin zioten. Cornelius de Fries-ekin batera, Harkonnen aulkia diseinatu eta eraiki zuen, Duneri buruzko zine-proiektu berriarekin lotuta. 1982 The tourist filma egiteko diseinuak sortu zituen. Azkenean, filma ez zen egin. Miarengandik banandu zen. 1985 Poltergeist II filmarentzat hainbat izu-eszena egiteko mandatua hartu zuen. H.R. Giger’s Necronomicon II liburua argitaratu zen.
1987 Erakusketa bat egin zuen Japonian, herrialde horretan egindako lehenengoa, Tokioko Seibu Museum Arte galerian. Bere liburuak japonieraz argitaratu ziren. Lehenengo Giger Bar diseinatu zuen, eta hurrengo urtean eraiki zen, Tokion.
1990 Alien III filmaren diseinuetan parte hartu zuen. Alien dans ses meubles izenburuko erakusketa antolatu zen, Gruyèresko gazteluan. Bere agente bihurtu zen Leslie Barany-rekin lanean hasi zen.
1992 Lehen Giger Bar ireki zen Suitzan, artista jaio zen hirian.
1994 Species filmarentzat egin beharreko lanari ekin zion: Sil izeneko emakumezko estralurtar ederra diseinatu behar zuen.
1996 Banakako erakusketa egin zuen Milango Palazzo Bagattin, H.R.Giger - Visioni di Fine Millennio izenburuaz. Bere web ofiziala zabaldu zen: http://www.HRGiger.com. Lehen urtean, 200.000 internautaren bisita izan zuen.
1998 HR Giger Museoa (Museum HR Giger) partzialki zabaldu zen Gruyèreseko Saint Germain gazteluan. Komikiaren eta nobela ilustratuaren arteko lana den The mystery of San Gottardo izenburuko liburua argitaratu zen.
2003 HR Giger Museum Bar zabaldu zen Gruyèreseko museoan.
2004 Passagen saileko formatu handiko eta hiru dimentsiotako eskulturei amaiera eman zien. Parisen, atzera begirako erakusketa handia egin zen, La Halle Saint Pierre museoan. Pariseko Udalean “Médaille de la Ville” jaso zuen.
2006 Carmen Scheifele-rekin ezkondu zen. Vienako Kunsthaus-en erakusketa egin zuen.
2007 Suitzako museo batean egindako atzera begirako lehenengo erakusketa garrantzitsua egin zen, Chur hiriko Bündner Kunstmuseumean, HR Giger, Das Schaffen vor Alien, 1961-1976 izenburuaz. Valentziako Universitat Politècnican, Espainian egindako HR Giger-en lehenengo erakusketa egin zen. HR Giger museoaren web orrialdea zabaldu zen: http://www.hrgiger-museum.com.
2008 HR Giger Museoaren hamargarren urteurrena ospatu zen. Horst Janssen eta Guido Sieber artistekin batera, Abgrunde izeneko erakusketan parte hartu zuen, Berlinen, Spandauko Zitadelan.
2009 Frankfurt am Maineko Deutsches Filminstitut eta Deutsches Filmmuseum erakundeek artistaren zine-diseinuen erakusketa bat antolatu dute. Kubo-kutxa Aretoan artistaren atzera begirako erakusketa handienetako bat egin da. Donostiako Arteko galerian erakusketa egin du Giger-ek, Espainian arte-galeria batean egin duen lehenengoa.
|