kubo2-ilanwolff-cartel

   ERAKUSKETA  
EGILEA PUBLIKO OROKORRENTZAT
   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   

ARGAZKIAK

   EDIZIOA   

 

kubo-cameraobscura-pasada

ILAN WOLFF

CAMERA OBSCURA

 

 

KOMISARIOTZA: Juanma Arriaga

 

DATA: 2008ko apirilaren 24tik ekainaren 29ra arte

 

 

 

  Argazkigintzaren eskulangile edo artisaua. Aditu askok horrela definitu dute Ilan Wolff. Artista honek antzinako argazki-tekniken alde egin du, egungo teknologiak eskaintzen dizkion aurrerapenak baztertuz.

 

 

 

 

obcura

 

Israelgo argazkilari honek bere burua munduko hiritartzat du, eta arbasoen camera obscura hautatu du, jada Aristotelesek eta Leonardo Da Vincik erabilia, sortze-lan ederrak, misteriotsuak eta magiaz beteak egiteko.

 

 

 

 

 

Ilan Wolff da camera obscura erabiltzen jarraitzen duen profesional bakan horietako bat: hermetikoki itxitako barnealdea bat da, zulo txiki-txiki batekin, hortik kanpoko argia sartzen da eta piezan proiektatzen denean alderantzizko irudia sortzen du. Teknika honen erabilera “argazki estenopeikoa” da.

 

 

 

 

 

 

 

  Hortik aurrera, edozein elementu bihur daiteke kamera: zapata-kaxak, pintura-ontziak, piper edo furgoneta baten barruko aldea. Dena posible da argazkilari honen unibertso bitxian, zalantzan jartzen duelarik gailu ahaltsuen premia argazki bikain bat egiteko. Are gehiago, berak dio gizakiaren indarraz eta naturaren energiaz egin daitezkeela argazkiak. Sorkuntza garbiak, teknologiaren esku-hartzerik gabeak, manipulaziorik gabeak.

 

 

 

 

 

 

 

  Argazkilaritza ulertzeko era bereziak eraman du Ilan Wolff nomada bihurtzera, munduan zehar dabilelarik bere camera obscuraz irudiak hartzen. Bidaia horietako batean Donostiara iritsi zen. Orain kubo-kutxa Aretoak eskaini dion erakusketan bertan egindako argazkietako asko agertzen dira. Horietakoren bat bereziki deigarria da, adibidez Lunagrama ilargiaren argiaz lorturiko irudia, artistak Anoetako estadioan egin zuena joan zen irailaren 27an.

 

 

 

 

 

   Azken batean, erakusketa honetan argazkigintza, garbi eta aratza, da protagonista, eta kubo-kutxa Aretoak bere konpromisoari eusten dio: urtero irudiaren munduarekin zerikusia duen erakusketa bat antolatzea.