ERAKUSKETA | EGILEA | PUBLIKO OROKORRARENTZAKO JARDUERAK | FAMILIENTZAKO JARDUERAK |
Azken bidaiariok, trenera!!!
Bere ibilbide luzean Menchu Galek bidaia asko egin zuen, behin eta berriro Madriletik Parisera eta Parisetik Madrilera.Zer-nolako paisaiak eta jendeak aurkitu ote zituen treneko leihoez bestaldetik?Bidaia hauetaz baliatuko gara gelditu eta hankak luzatzera jaisteko, haize freskoa arnasteko eta gure irudimenari leku ezezagun horietan murgiltzen uzteko.
Ahaztu gabe, atsedenaldi horietako zatitxo bat eramango dugu geure maletan, eta horrek nasatik bizi izandako abentura bizi-lasterra gogorarazten lagunduko digu.Ea, bizkor, igo saltoan bagoira, bidaiari ekiteko!
Familientzako tailerrak 5 eta11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta
Larunbatetan, 12:00etatik 13:30 arte
3€ partaideko, 1€ Gaztedi Klubeko bazkideentzat
Argibide eta erreserbetarako telefonoa: 943 012 400