ERAKUSKETA:
2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era Komisarioa: Mikel Lertxundi
6 gune tematikotan dago antolatuta erakusketa. Gune horiek elkarren segidan daude areto nagusian antolatuta, egilearen irakurketa kronologikoa eta ebolutiboa egin ahal izateko. Horrez gainera, beste areto batean paper gaineko lana erakutsiko da, beste ibilbide paralelo baten antzera, baina modu autonomoan funtzionatuko duena, izan ere, Goenagarentzat papera ez da nahitaez pinturaren aurretiko urratsa.
1. Naturan murgiltzea 1969. urtetik aurrera, Alkizan bizi zela, oso modu indartsuan bizi zuen naturan murgiltzeko eta paisaian latente dagoen osagai atabikoan murgiltzeko prozesua. Natura hori, maila handi batean, basatia da, baina ez dago presentzia historiko eta magikotik at. Itzalak (1972-1973), Belarrak (1973-1975) eta Sustraiak (1974-1976) sailak sortu zituen besteak beste. 70eko hamarraldiaren amaierako hainbat sailetan hasi zen irudia Goenagaren mundu begetalean bide egiten. 2. Giza irudia eta errebelazio urbanoa Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldien arteko urteetan, Donostiara aldatu zenean, irudia nagusitu zen sail berrietan. Gaur egungoan jarri zuen arreta orduan, urbanoan, Henry Millerren sentsualtasunean eta gordintasunean, eta kolorez bete ziren bere lanak; baina, hala ere, aldaezin jarraitu zuten bere mundu begetalean nagusi izandako kemenak eta dinamismoak. Une horretan, oso bizkor etorri zen, bata bestearen ondotik, sail-sekuentzia bat, neoespresionismo alemanarekin eta transabangoardia italianoarekin sinkronian: Profidén (1978); Antropomorfos y Andróginos [Antromorfoak eta Androginoak] (1978-1979); Basoan dantza (1979-1980) edo Katástrofes (1980). Baina, handik gutxira, berriro ere forma hartu zuen itxuraz lehertutako errealitateak, bi lan-multzo hauetan: batzuk tonu oniriko eta ironikoak menderatuta (1981), eta beste batzuk bilbe urbanoa dutenak protagonista, erabakimenez mugitzen diren bikoteekin, pertsonaiekin eta automobilekin (1981-1982). 3. Unibertso intimoa 1983. urteak garrantzizko aldaketak ekarri zituen, hala nola bere alaba Barbararen jaiotza eta Alkizarako itzulera. Horiek azaltzen dute, hain zuzen, unibertso intimora egindako itzulera, non nagusi baitiren autorretratuak, familia-eszenak eta eguneroko bizitzako objektuez osatutako izadi hilak. Hala ere, bikoteen motiboa eta hiri-ingurunearena lantzen jarraitu zuen, maila handi batean gizatasunaz gabetua bazen ere. 4. Labarren inspirazioa 1991. urteaz geroztik indar handiagoz itzuli zen arkaikoaren eremura, Románico [Erromanikoa] eta Arkeolojiak sailen bitartez. Horrek markatu zuen hamarraldiaren parte handi bat, gaur egun arte. Bertan ikusten da oso modu sakonean identifikatzen dela historiaurreko gizakiak naturarekin eta magikoarekin zuen harremanari emandako erantzunekin. Lerroez, zirkuluez eta bilbeez osatutako hizkuntza erabiltzen du, labarretako horma bilakatutako euskarrien gainean. Mundu geologikoa ere (arrokak, fosilak, mineralak) funtsezko inspirazioa izango da garai horretan. 5. Abstrakzioa versus figurazioa XXI. mendearen lehenengo urteetan, substratu arkeologikoa gai nagusi gisa betikotu zen, baina, beste motibo batzuekin tartekatu ohi du, kolorearen berrikuntza azpimarratzen du beti, puruagoa eta argitsuagoa, aire zabalean egindako lanaren eta ikusleak bere pinturaz gozarazteko nahiaren eraginez. 2003. urteko udan, hainbat lan egin zituen Kubo-Kutxa Areto honetan bertan antolatutako Bidaideak: compañeros de viaje taldeko erakusketarako. 6. Kobazulotik paisaiara Azken bi hamarraldietako ekoizpenean ere agerikoa da gaien txandakatzea. Kolorearen aldeko apustua irmoa da, salbuespen bakarrarekin: 2011. urte inguruko interludio bat, non zuri ohiz kanpoko baterantz bideratzen baitira Goenagaren ikuspegiak. Ondoren, betiko gaietara itzultzen da: natura, mendi-bideak eta hiria (Urgull eta Igeldo mendien goienetik ikusia askotan). 7. Paper gaineko lanak Paper gaineko ekoizpena funtsezkoa izan da Goenagaren ibilbidean. Margolari gehienek ez bezala, zeinentzat marrazkiak eta akuarelak izaten baitiren prozesuaren aurrelana, olio-pinturetako formen eta gaien definizioaren ondorio gisa sortzen ditu Goenagak, askotan; baina baita bere bideari jarraitzen dion bat-bateko lanaren emaitza gisa ere. Euskarriak beti izan du garrantzia, baina Eskulan artisaua-paperarekin lan egiten hasi zenez geroztik izan du bereziki garrantzia. Bestalde, grabatuaren teknikek ere izan dute tartea Goenagaren ekoizpenean, hirurogeiko hamarraldiaren amaieraz geroztik horiekin jarduten hasi zenetik.
© Juan Luis Goenaga, Txangolariak, 2014. Bilduma partikularra
ARTISTA: Juan Luis Goenaga (Donostia, 1950)
JARDUERAK:
Doako bisita gidatuak
Larunbatero 17:30 euskaraz / 18:30 gaztelaniaz Derrigorrezkoa da izena ematea, T 943 251939, edo
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
LOTUTAKO JARDUERAK:
BETETA
Irailaren 26an / 17:00-19:30 / Elebitan
Helduentzat
Prezioa 5€
Goenaga by... Mikel Lertxundi
BETETA
Uztailaren 15ean / 18:30 / Gaztelaniaz
Bisita gidatua eakusketaren komisarioarekin, Mikel Lertxundi
Begiradak kolorean bitartez, Cristina Enea Fundazioarekin
Urriaren 17an / 17:00-19:00 / Elebiduna
Prezioa:5€
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan hasi eta Kubo-Kutxa aretoan amaituko da. Visita-taller familiar (8-14 años).
Goenaga by…Roberto Sáenz de Gorbea BERTAN BEHERA
Bisita gidatua Roberto Sáenz de Gorbea bildumazale eta galeristaren eskutik LIBURUXKA:
|