bannerGenerico SoledadSevillaEUS 

 


ERAKUSKETA:

 

Sal1998SOLEDAD SEVILLA

 

2023ko otsailaren 4tik maiatzaren 28ra

Komisarioa: Lola Durán Úcar

 

 

 

 

 

© Sal, 1998

 

Nire paisaia propioa erakusketak artistaren munduan murgiltzea proposatzen digu; izan ere, harentzat, margolaritza bizitzaren aurrean kokatzeko modu bat da, eta, hala, bere paisaia ordenatu, puru eta argia aurkezten digu, geometriari, espazioari eta argiari buruzko ikerketa sakonean oinarritua.

Soledad Sevillak espresuki sortu du erakusketa hau Kubo Kutxarako, eta horretarako aintzat hartu ditu espazioaren iradokizunak. Erakusketaren izenburuak Pessoaren bertso bat du jatorrian, «Ni naiz nire paisaia propioa», eta artistaren ibilbideko lau puntu funtsezko islatzen ditu:

1.    NADA TEMAS [Ez izan ezeren beldurrik]

Erakusketa honetarako, Soledad Sevillak Nada temas instalazioa sortu du, Santa Teresa Avilakoaren poema batean oinarrituta: Nada te turbe [Ezerk ez zaitzala aztora]. Sorkuntza iheskorra eta hauskorra da: artistak arkitekturan islatu du lerroari eta planoari buruzko kezka. Argi-trazuen bidez egitura bat marraztu du espazioan, eta horren sakontasuna eta bolumena zirriborratu ditu; egiaz, argi-trazu horiek kotoizko hari arruntak dira, modu erritmiko eta geometrikoan ezarriak: hutsa zeharkatzen dute, airea harilkatzen, eta espiritualtasun sublimezko giro bat sortzen dute. Izenburuak iradokitzen duen eran, arteak badu ahalmena egia mistikoak ezagutzera emateko.

2.    TRAMA BATEN PERMUTAZIOAK ETA BARIAZIOAK

Asbtrakzio geometriko purua ikusten dugu artistaren ibilbidearen hasierako serie-marrazkietan: lerroak behin eta berriro errepikatuz, espazio garbiak sortzen ditu, fikziozko espazoak, eta baretasun-emozio ia mistiko bat eragiten dio ikusleari. 70eko eta 80ko hamarkadetan egin zituen, paper-biribilki luzeak erabiliz, eta horrela sortu zituen egitura geometriko infinituak. Bostoneko egonaldian egindako lan horien artean, asko ez ziren inoiz plazaratu, baina zenbait ikusgai daude erakusketa honetan.

 

3.    NEKAZARITZA-ARKITEKTURAK

 

Naturaren behaketa da areto nagusi honetan bildutako artelanen inspirazio-iturria.

        Arquitecturas agrícolas [Nekazaritza arkitekturak] (2013-2016) sorta Granadako Ibarreko paisaian oinarrituta dago, eta, zehatzago esanda, han hedatzen diren tabako-idortegietan. Landa-eremuko eraikin tradizionalak dira, landugabeak; eraikin horietan tabako-landareak eta -hostoak zintzilikatzen ziren, eguzkitik eta euritik babesteko; gainera, modu horretan errazagoa izaten zen barnealdea egurastea tabakoa lehortzeko prozesuan. Artistak eraikin horiek gogora ekartzen eta berreraikitzen ditu modu poetikoan, eta horretarako metala, neoprenoa eta papera erabiltzen ditu, material moldagarriak; ondoren, argi-jokoak eratzen ditu, eraikin xume horietan sartzen zarenean gertatzen dena islatuz.

    Erretaulak. Tabako-idortegiak desagertzen ari dira poliki-poliki, eta artistak berreskuratu egin ditu, gure memorian iraun dezaten. Tokiko arkitektura horretan, nekazaritza-industrialeko arkitekturetako egur kalamastretan oinarritzen dira artistaren Retablos [Erretaulak] (2009) lanak: margolan horietan oholetako erritmoak eta testurak erakusten dira, hesietakoak adibidez, eta xehetasunei erreparatzeko gonbidapena luzatzen digu artistak. Aretoko esku-hartzea hiru obrak osatzen dute: Retablo A [A erretaula], Retablo B [B erretaula] eta Sonata sin futuro [Etorkizunik gabeko sonata]; erretaula moderno baten moduan antolatuta dago; instalazio bat da, kapera bat, eta horko margolanek espazio fisiko eta poetiko bat osatzen dute, handientsua eta espirituala: inguratu, hartu eta hunkitu egiten gaitu. Barne-esperientzia bat sortzen digu, aldarte emozional haraindiko bat.

 

        Marrasak. Ondoren, artistak, elementu xume, hauskor eta efimero bati jarri dio arreta: marrasek idortegiak estaltzen dituzte, landareak babesean egon daitezen eguraldi txarra egiten duenean.  

 

Material hori hainbat obratan agertzen da: Nuevas lejanías negro [Urruntasun berriak beltza], Las lunas oscuras de cristal [Kristalezko ilargi ilunak] eta Las lunas oscuras de plata [Zilarrezko ilargi ilunak] eta Silencio [Isiltasuna]. Oihal horien arintasuna interesatzen zaio artistari: argia iragazten dutenez, paisaia lauso bat eskaintzen dute zeharka begiratuta.

 

4.    MURRUAK

 

Abstrakzio hutsezko lanen kontrakarrean, Muros [Murruak] sortako abstrakzioa lirikoagoa da, alderdi geometrikoak eta organikoak nahasten baitira. Obra hauetan keinua azpimarratzen da, eta pintzeladaren erritmoa agertzen, hala nola pilatzen diren landare igokarien hostoak Darroko kaleko murruetan, Granadan. Bi obra hauek —Sica (1997) eta Sal [Gatza] (1998)— landareen munduan oinarrituta daude, eta lotura bat finkatzen dute naturarekin: batzuetan, lotura hori adierazkorra da; beste askotan, berriz, Soledad Sevillaren sorkuntzari dagokion poesiaren indarra nabarmentzen duten elementuak dira: margolan erraldoiak, tonu desberdinetako hostoz osatuak; landare igokari azkengabe baten pusketak izan litezke, aldaera sotilekin, eta denboraren igaroa dakarte gogora, materiaren iheskortasuna, gauzen eta bizitzaren iraunkortasun hauskorra. Azken batean, artistari liluragarriak iruditzen zaizkio gauza igarokorrak.

 

Artistaren hitzetan esatearren: «Formatu handiari esker, ikuslea inguratzen dut, eta, hala, margolanari begiratzen dio amildegiari begiratzen zaion moduan, eta zalantzan jartzen du bere posizioa zein den, giza eskala gainditzen duten tamainen aurrean». Sorkuntza-prozesua xehea da: oinarrian, lerro sotilak gainjartzen dira, eta, horiek bateratzean, modu armonikoan finkatzean, trama trinko bat osatzen da. 

  


ARTISTA:


 

KuboKutxa SoledadSevilla Fotografo JuantxoEgaa 1Soledad Sevilla (Valentzia, 1944)

 

Soledad Sevilla Espainiako arte garaikideko artistari famatuenetako bat da. Duela gutxi Arte plastikoen Velazquez sariaren irabazlea izan zen (2020), eta Granadako Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen (2020). 1993an, berriz, Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen.

 

Bere obran espazioari, argiari eta koloreari buruz hausnartzen du. Barne-bilaketa bat garatzen du, emozio ezkutu eta eutsien artean, eta, horri tiraka, sakontasun emozional handiko margolanak eta instalazioak eratzen ditu. Sorkuntza-prozesurako makulu garrantzitsua du poesia, pinturarekin estu lotutako diziplinatzat hartzen baitu. Soledad Sevillarentzat «sentimendua objektu baten bidez itzultzea da borroka nagusia». Era berean, geometriak garrantzia nabarmena du bere lanetan. 

 

© Juantxo Egaña




JARDUERAK:

 

Doako bisita gidatuak

 

Larunbatero

 

17:30 euskeraz / 18:30 gazteleraz

 

Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea aretoqan bertan,  T 943 251939 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


ERAKUSKETA-GIDA: 


 

 

Deskargatu hemen erakusketa-gida.

soledadsevillaeusk

 


 


    

@kubokutxa

 

 

Mi propio paisaje es una exposición que se plantea como una inmersión en el mundo creado por la artista, que entiende la pintura como una postura vital, y que nos presenta su paisaje, ordenado, liviano, puro y franco, basado en una profunda investigación sobre la geometría, el espacio y la luz.

La muestra ha sido concebida específicamente por Soledad Sevilla para la sala Kubo Kutxa, inspirándose en las sugerencias del espacio en la que va a ser instalada. Toma su título del verso de Pessoa «Yo soy mi propio paisaje», y se detiene en cuatro escenarios esenciales de su trayectoria:

1.   Nada temas

Soledad Sevilla ha creado para esta exposición la obra instalativa titulada Nada temas, 2023, partiendo del verso tomado del poema de Santa Teresa de Ávila Nada te turbe. Se trata de una creación fugaz, frágil; en esta instalación lleva a la arquitectura su preocupación en torno a la línea y el plano. Delinea la profundidad y el volumen de la estructura que dibuja en el espacio con trazos de luz, que en realidad son simples hilos de algodón instalados de forma rítmica y geométrica atravesando el vacío, tejiendo el aire, creando un ambiente de espiritualidad sublime. Como el título sugiere, el arte tiene la capacidad de revelar verdades místicas.

2.   PERMUTACIONES Y VARIACIONES DE UNA TRAMA

La abstracción geométrica más pura, dibujos seriales de los inicios de su carrera, en los que a través del uso repetitivo de la línea crea espacios depurados, ficticios, generando una experiencia emocional de serenidad cuasi mística. Realizados en los años 70 y 80 sobre rollos de papel continuo, creando estas estructuras geométricas infinitas. Algunos de estos trabajos, inéditos en muchos casos, realizados durante su estancia en Boston, se pueden ver en esta exposición.

 

3.   ARQUITECTURAS AGRÍCOLAS

La observación la naturaleza es la fuente de inspiración para las series situadas en la gran sala central.

Arquitecturas agrícolas se inspira en el paisaje de la Vega de Granada y, en concreto, en los secaderos de tabaco que se diseminan en ella. Se trata de construcciones tradicionales rurales, bastante rudimentarias, en las que habitualmente se colgaban las plantas y hojas de tabaco para protegerlas del sol y la lluvia, al tiempo que se facilitaba la ventilación, en su proceso de secado. La artista evoca y reproduce de forma poética esas construcciones en metal, neopreno o papel, materiales maleables, creando juegos de luces, como los que se producen al entrar en estas humildes construcciones.

 

 

Retablos. Soledad Sevilla rescata también los secaderos de tabaco, construcciones que lentamente van desapareciendo, de modo que perviven en nuestra memoria.   anda  ril y la comisaria Se inspira en esa arquitectura vernácula, en las maderas destartaladas que permanecen de estas arquitecturas de origen agroindustrial, para sus Retablos, en los que las pinturas recrean el ritmo y las texturas de las tablas, como vallas, que nos invitan a pasearlas deteniéndonos en los detalles. La intervención en sala, formada por Retablo A, Retablo B y Sonata sin futuro, se configura como un retablo moderno, como una instalación, una capilla en la que los cuadros conforman un espacio majestuoso y espiritual, que nos rodea, acoge y sobrecoge. Consigue provocar una experiencia trascendente.

 

Arpilleras. Ahora se detiene en un elemento más humilde, frágil y efímero como son las arpilleras que recubren estas construcciones aislando y protegiendo las plantas de las inclemencias externas.


 

Este material está presente en obras como Nuevas lejanías negro, Las lunas oscuras de cristal y Las lunas oscuras de plata y en la serie Silencio. Le interesa de estos tejidos su liviandad, la luz que filtran, el paisaje difuso que ofrecen a su través.

 

 

 

 

4. MUROS

De la abstracción geométrica más pura, transitamos en sus Muros a la abstracción más lírica, obras en las que confluye lo geométrico y lo orgánico. Son obras en las que el gesto se evidencia y aparece el ritmo de la pincelada, cómo se suceden y acumulan las hojas de las plantas trepadoras que envuelven los muros de la carrera del Darro de Granada. Estas — Sal y Sica— son obras inspiradas en el mundo vegetal, abriendo la conexión con una naturaleza a veces expresa, pero muchas veces enmarcada en elementos que enfatizan la fuerza de la poesía que exhala la creación de Soledad Sevilla: enormes cuadros formados por hojas de diferentes tonalidades que podrían ser el fragmento de una enredadera infinita, hojas de diferentes tonalidades, con variaciones sutiles, que evocan el paso del tiempo, la fugacidad de la materia, la frágil permanencia de las cosas y de la propia vida. A fin de cuentas, a la artista le fascina lo pasajero