2000. urtean irekia, Kubo Kutxa aretoa, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin bitxian dago eta Donostiako kultura-bizitzaren eskaintzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Kubo Kutxa aretoak 1.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta gune handi honek bere arkitektura bitxiarekin tamaina handiko erakusketak egiteko aukera ematen du.
Kubo kutxa aretoaren programazioa, aldi baterako erakusketetan oinarritua, arte plastikoetan zentratua dago, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean, baina arte-adierazpenaren beste alor batzuei buruzko proposamenak ere integratzen ditu, adibidez, zinema, arkitektura edo diseinua.
Kubo kutxa aretoak, era guztietako publikoengana iristeko helburuarekin, nazioarteko izaera duten erakusketa-proiektuak inguru hurbilagoko proposamenekin konbinatzen ditu, eta gaur egungo artista handien atzerako begiratuak nahiz egungo arteari buruzko hainbat tesitan oinarrituriko talde-erakusketak antolatzen ditu.
Bere erakusketa-ibilbide esanguratsuagatik, kubo kutxa aretoa kulturaren erreferente bihurtu da, era guztietako arte-adierazpenak erakusteko leku, eta artista, aditu, kritikari eta publikoaren arteko topaketa-gune.
ORDUTEGIAAsteartetik igandera: 12:0h-14:00h 16:00h-20:00h
Abenduaren 24an arratsaldez itxita Abenduaren 25ean itxita Abenduaren 31n arratsaldez itxita Urtarrilaren 1ean itxita Urtarrilaren 5ean eta 6an 18.00etan itxita SARRERA DOAN
HELBIDEAZurriola hiribidea, 1 – Kursaal20002 Donostia
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETANTel. 943 251939 Helb. elek. This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. |
Ikusi mapa handiagoa |
*Ixteko ordutegiak eta edukiera indarrean duden COVID-19 neurrien arabera ukituko dira. |
SARTZEKO ARAUAK:
![]() |
14 urtetik beheitikoak, heldu batekin. |
![]() |
Debekatuta dago animaliak sartzea, gida-txakurrak edo ziurtagiridun laguntza emozionaleko animaliak izan ezik. |
![]() |
Debekuta dago fardel handiekin sartzea. Debekatuta dago aterki handiak sartzea. Debekatuta dago objektu zorrotzak, palo selfieak eta abar sartzea. Ez dago kontsigna-zerbitzurik. |
![]() |
Debekatuta dago aretoaren barruan jatea eta edatea.. |
![]() |
Debekatuta dago erretzea. |
![]() |
Debekatuta dago argazkiak ateratzea flasharekin. |
![]() |
Debekuta dago irristailu, patin, irristailu elektriko, bizikleta, baloi edo aretoaren iritziz desegokia den beste edozein elementurekin sartzea. |
![]() |
Debekatuta dago jantzirik gabe sartzea. |
![]() |
Debekatuta dago oinetakorik gabe sartzea. |