ERAKUSKETA: Javier Pérez Presentziak Absentziak
2022ko ekainaren 11tik irailaren 25era Komisarioa: Alfonso de la Torre
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk:
«Gustukoa dut tratatzea espiritualtasunaren eta haragikoitasunaren arteko topaguneak, purua denaren eta ezpurua denaren artekoak, ederra denaren eta izugarria denaren artekoak, erakarpenaren eta aldaratzearen artekoak. Nire obretan, ohikoak dira ikusleari obrak ulertzeko estadio desberdinak proposatzen dizkioten mugimendu zabukari horiek. Alderdi horiek guztiak uztartzen saiatzen naiz nire obrekin. Gizakia jartzen bere izatearen aurrez aurre eta ezin erakargarriagoa gerta dakiokeen horren guztiaren aurrez aurre. Bere erraiekiko erakarpena sentiarazten.”
Erakusketa honek ezin hobeki aditzera ematen du haren sorkuntza-mundua. 4 aretotan barrena igaroko ditugu Javier Pérezek eta Alfonso de la Torrek erakusketa honetarako ehundutako istorioaren 4 atalak: Presentzia Absentziak, Pultsio Pultsazioak, Somnia Insomnia eta Bideak.
© Médula, 2020 ARTISTA:
Javier Pérez (Bilbo, 1968)
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren fakultatean eta Parisko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts eskolan (ENSBA) ikasketak egin eta 1992-97 urteetan Parisen bizi ostean, Javier Pérez indartsu agertu zen nazioarteko artearen agertokian: 1996an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Parisko Chantal Crousel galerian, eta hurrengo urtean lehen erakusketa museistikoa, Musée d'Art Moderne et Contemporain de Strasbourgen.
Askotariko galeria eta museoetan erakutsi ditu lanak; honako hauetan, besteak beste: Centre Pompidou, Paris; Guggenheim Museoa, Bilbo; Palais de Tokyo, Paris; Palacio de Cristal, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril; Chapelle du Centre de La Vieille Charité, Marseilla; Kunsthalle Wien; Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris; ARTIUM, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Gasteiz; Carré d’Art - Musée d’art contemporain, Nîmes; Musée d'Art Moderne et Contemporain de Strasbourg; Musée des Beaux - Arts de Rouen.
Javier Pérezek zenbat sari irabazi ditu. Bereziki aipagarriak ditu Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea 1998; RNEren Ojo Crítico 1998; Premi Ciutat de Palma Antoni Gelabert d’Arts Plástiques 2007; Prix de Dessin Daniel & Florence Guerlain 2007 sariketako finalista; Lázaro Galdiano 2009, El bebedor de lágrimas argitalpenari esker.
Haren lanak hainbat bilduma publikoren parte dira, adibidez: Centre Georges Pompidou, Paris; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril; Guggenheim Bilbao Museoa; ARTIUM, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Gasteiz; DA2, Domus Artium, Salamanca; CIRVA, Centre International de Recherche sur le Verre et les Arts Plastiques, Marseilla; CRAFT, Centre de Recherche sur les Arts du Feu et de la Terre, Limoges; Musée d’Art Moderne et Contemporain de Strasbourg; Eusko Legebiltzarra, Gasteiz; Palma de Mallorcako Udala; Caja de Burgos; CAM, Caja del Mediterráneo, Espainia; Caja Vital Kutxa, Gasteiz; Musée des Beaux – Arts de Rouen; Musée Réattu, Arles.
Gaur egun, galeria hauek ditu ordezkari: Wilde (Geneva); Keteleer Gallery, (Anberes); Mario Mauroner Contemporary Art (Viena); Galerie Papillon (Paris); Mimmo Scognamiglio (Milan); Galería Carles Taché (Bartzelona); Galería Vanguardia (Bilbo)
Javier Pérez Bartzelonan bizi da, eta han lan egiten du. © Philipp Hänger JARDUERAK:
Doako bisita gidatuak: Larunbatero 17:30 euskeraz / 18:30 gazteleraz Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea Aretoan bertan, T 943 251939 edo
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Poesia emanaldia Aizpea Goenaga eta Ana Pérezez eskutik Ekainak 16 | 18:00 Kubo Kutxa aretoan Euskeraz eta gazteleraz | Doan
Derrigorrez webgunean aldez aurretik izena emanda
Alfonso de la Torre eta Javier Pérezen arteko elkarrizketa Irailak 8 | 18:00 Kubo Kutxa aretoan Artista eta erakusketaren komisarioak erakusketaren eta sormen prozesuaren inguruan hitz egingo dute. Gazteleraz | Doan Derrigorrez webgunean aldez aurretik izena emanda. webgunean aldez aurretik izena emanda - BETETA-
ERAKUSKETA-GIDA:
Deskargatu hemen erakusketa-gida.
@kubokutxa
|