bannerGenerico EvaLootz eus 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-jaialai-cabecera

  ERAKUSKETA PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO JARDUERAK  

ARGAZKIAK

  EDIZIOA  

 

HAUR HEZKUNTZA. PASA  PILOTA.

 
Gorputza pilotaren erritmoan mugituko dugu. Bost zentzumenak erabiliko ditugu pilota beste testuinguru batean aurkitzeko, ez pilotalekuan, erakusketa batean baizik. Erakusketan dauden askotariko lan eta artistek sormenezko panorama eskainiko digute jolas egiteko.  Tantoak lantegian errematatuko ditugu pilotaren mugimendua animazio baten bidez irudikatuz.

 

 

LEHEN HEZKUNTZA. TANTO GORRIA - TANTO URDINA.


Pilotan egiteko, zenbat estilo ezagutzen dituzu? Palaz edo eskuz? Gorria edo urdina? Erakusketan dauden irudiek galderak egitera eramango gaituzte, eta gertaera bat berari eman dakizkiokeen esanahi ugariak ikusiko ditugu: kirola ala jaia? Ideiak frontoi/horma-irudi batean bilduko ditugu.

 

kubo-talleres-jaialai

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA. MILA GORRI!


Artekarien gerra-deiadarra oso presente egoten da bai partidetan eta bai apustuetan. Ez erritualak eta ez ekonomia ez dira soilik pilotarenak. Kirol bakoitzak darama berekin zama sinboliko eta kulturala, jokalekuak gainditzen dituena. Jokaleku honetatik abiatuko gara erakusketa ikusteko.

 

 

 

Iraupena 90 min. 3 € partehartzaile bakoitzeko kuota / Taldeak 25 lagunekoak gehienez.

 

 

BISITA GIDATUAK:

 

Ikasleak erakusketara eta arte-sorkuntzara hurbilaraztea da bisita hauen helburua, adin bakoitzera eta eskola-taldeen antolaketara egokitutako hizkuntzarekin.

 

Iraupena 60 minutu. Kuota 30 € taldeko. Taldeak 25 lagunekoak gehienez.




Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 400.