Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-mural-miro

  ERAKUSKETA PUBLIKO OROKORRENTZAT   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   EDIZIOA  

 

KUBO-CARTEL-MIRO

MIRÓ

Poesia eta argia

 

 

COMISARIADO: Maria Luisa Lax

 

FECHAS: 2010eko uztailaren 21tik urriaren 12ra arte

 

 

 

 

 

 

  

  

   Kubo-kutxa Aretoak XX. mendeko artista erraldoi bati eskaintzen dio udako erakusketa: Joan Miró-ri. Bere bizitzan barrena ezagutza eta onespena jaso dituen artista, estilo erabat pertsonala sortzeko gai izan dena, artean profanoa denak ere inolako zailtasunik gabe identifikatzen duena.

 

   Bartzelonan jaio zen. Miróren ibilbide artistikoak Katalunian dauzka erro tinkoak, baina baita Mallorcan ere, hangoa baitute jatorria bai amak bai emazteak eta bertan landu baitzuen, gainera, bere sorkuntzaren zatirik handiena.

 

   “Miró. Poesia eta argia” erakusketak 1908tik 1981era bitarte egindako hainbat obra dakarzkigu ikusgai, baina batez ere Miró Mallorcan bizi izan zen aldian ardazten da: 1956tik 1983ra bitartekoan. Aldi horri eskaintzen diogun begirada honek, alde batetik, arte-sorkuntzan bete-betean ari zen Miró ezagutzeko aukera emango digu, eta bestetik, askatasuna eta independentzia darizkion obrara bideratuko gaitu. Kubo-kutxa Areto honetan erakusten ditugun margo, eskultura, marrazki, eskultura eta arte plastikozko zirriborroak eta musika eta balletarekin zerikusia duten dokumentuak, obra grafikoa, bere estudioetako altzari eta gauzakiak eta Sert tailerreko maketak Miróren gaitasun sortzailearen eta beronen jakintza- eta ezagutza-egarriaren lekuko dira. Baina, aldi berean, objektu horiek guztiek bere inspirazioa artearen hainbat joera ezberdinetan bilatzen duen artista baten aurrean jartzen gaituzte.

 


    Mirók bizitza luzea izan zuen (1893-1983), eta horrek iragan mendean gertatu ziren arte-mugimendu ugarien testigu zuzena izateko aukera eskaini zion. Ez zebilen kubismotik ez fauvismotik urruti; Van Gogh eta Cézanne-rengandik edan zuen; harreman estuak izan zituen surrealistekin... Bere obran nonahi ageri ditu abangoardien eraginak, baina betiere Miróren estilo bereziaren galbahetik iragaziak. Sortzen ari zen lekua leku, hots, Katalunian, Mallorcan, Parisen nahiz Estatu Batuetan ari zelarik, beti bere berezko estiloaren bila ibili zen etengabe. Bilaketa horrek, hain zuzen ere, teknika eta material berrien erabilera ikertzera bultzatu zuen. Tapizak, ehunak, zeramikak eta, batez ere, zeramikazko mural handiak ohikoak dira Miróren obran.

 


    Kubo-kutxa Aretoaren erakusketa honek jadanik ospetsua zen Miró artista erakusten digu. Tailer handi bat eduki nahi zuen, bertan sortu eta esperimentatzeko, eta amets hura egia bihurtu zuen. Eta Fundació Pilar i Joan Miró a Mallorca, miresteko aukera izango dugun obraren sorlekua izan zena, sortzen ikusteko parada ere izan zuen.Baina asko eta askorentzat bidearen amaiera izango zatekeena, Mirórentzat, ordea,  ezin baitzen bestela izan, pizgarri bihurtu zen adierazpide berrien inguruan ikertzen jarraitzeko.