Proximaexpo SoledadSevillaEUS

 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-enelcursodeltiempo-cartelext

  ERAKUSKETA HITZALDIAK
 

JARDUERA DIDAKTIKOAK

  ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

kubo-cursodeltiempo-pasadas

DENBORAREN JOANEAN

Nestor Basterretxea / Carmelo Ortiz de Elgea

 

 

 

KOMISARIOTZA: Fernando Golvano

 

DATA: 2008ko otsailaren 6tik apirilaren 13ra

 


  

 

  Bi euskal artista, bi adierazpen-bide desberdin eta lotura komuna: biak izan dira euskal artearen berrikuntzan partaide zuzenak. Nestor Basterretxeak, jaiotzaz bizkaitarra eta adopzioz gipuzkoarra, eta Carmelo Ortiz de Elgea arabarrak kubo-kutxa Aretoan 2008ko lehen erakusketa osatu dute; biek batera egindako erakusketa honek euskal arteak azken hamarkada hauetan izandako bilakaera ezagutzeko aukera ematen digu, abangoardiako bi artista hauen ibilbide aberats, askotariko eta polifazetikoaren bidez.


   Marrazketa, margolaritza, collagea, eskultura, altzarien diseinua, idazketa, zinema, diseinu grafikoa… ia arte-alor guztietara iritsi da Nestor Basterretxeak gainezka duen jakin-mina, oraindik ere galdu ez duen jakin-mina, horri esker jarraitzen duelarik, bere hitzekin esanda, “bost pertsonak adina” lan egiten. Egundoko arte-ekoizpena duen gizona, eta beraz, guztia barne hartzea ez da erraza; bere lanak mundu osoan zehar daude barreiatuta. Eskultura monumentalak, horietako batzuk mitologia eta herri-sineskizunei buruzkoak (Cosmogónica vasca osatzen duten zur, harri eta burdinazko 35 eskulturak), Eusko Legebiltzarreko bilkura-aretoan dagoena, Bakearen Usoa Donostian, Euskal Artzainari monumentua Renon, edo Arriarango urtegia apaintzen duten hormigoi armatuko eskulturak Beasainen… horra hor ezagunenetako batzuk.


   Jakin-mina ere bada Nestor Basterretxea  eta Carmelo Ortiz de Elgearen arteko lokarria. Arabar margolari honen irakasle handia natura izan da, bere erara moldatzen duena, eta bere lan guztian konstantea den paisaiarekin batera, gogotsu landu du autoerretratua ere. Hori guztia kolorearen tratamendu berezi eta ahaltsuarekin. Jorge Oteizaren hitzetan Ortiz de Elgearen pintura honela laburbiltzen da: “margoa-lurra-materia-ekintza-erretratua”.


   Zalantzarik gabe, margoaz, paisaiaz eta koloreaz bere unibertsoa sortu ahal izan du, galdera-ikurrez josia. Erakusketaren koordinatzaile den Fernando Golvanok esaten duen bezala, margolan bakoitza izan daiteke ez mundua birsortzen duen leiho bat, baizik eta leiho asko.
Carmelo Ortiz de Elgearen eta Nestor Basterretxearen ibilbideak, artegintzan urte luzeak eman ondoren, kutxaren Kubo Aretoan elkartu dira, eta aukera paregabea eskaintzen zaigu bi artista hauek hartutako adierazpide desberdinak ezagutzeko, euskal artearen berritzaileak izateko bokazioa dutelarik biek ala biek.