Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

KUBO-CARTEL-IRISH-MUSEUM

  ERAKUSKETA HITZALDIAK
  ZINEMAREN ZIKLOA  

IKUSTALDI GIDATUAK

  ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

KUBO-IRISH-PASADAS

IRISH MUSEUM OF MODERN ART

Obra nabarmenenak

 

 

 

KOMISARIOTZA: Mª José Aranzasti

 

DATA: 2007 urriaren 25etik 2008ko urtarrilaren 20ra arte

 


 

 

 

  Kubo-kutxa Aretoak berriz ere ateak irekiko dizkio nazioarteko arteari. Oraingoan Irish Museum of Modern Art-en (IMMA.n) ikusgai dagoen bildumako hainbat obraren erakusketa egingo da.


  
IMMA 1991n sortu zen. Oso museo gaztea da eta dinamismoa nahiz etengabeko garapena dira haren nortasunaren oinarriak. Museoa inauguratu zenean, bilduman gutxi gorabehera berrogei obra bakarrik zituztela kontuan hartuta, nortasun gazte horrek mesede handia egin dio museoari. Diru edo fondo eskasiaren ondorioz, IMMAk berezko bidea eta filosofia landu eta jarraitu ditu. Machado poetaren hitzak gogora ekarriz, museo honek ibilbidea ibiliz egin du, eta hamasei urteren ostean, lortu duen bilduma oso esperimentala da, bertan sortze-lan artistikoaren ikuspuntu eta forma ezberdin asko eta asko sartuz.


   Bilduma arte-lanen dohaintzei, epe-luzeko maileguei eta erosketei esker handituz joan da. Baina Irish Museum of Modern Art-en elementu harrigarri eta erakargarrienetako bat jatorri heterodoxoko obrak batzeko duen ahalmena da, esaterako artistek herritar taldeekin batera egindako obrak. Filosofia horrekin museoaren usadiozko ikuspegiari uko egiten zaio eta eredu berriak eta irekiagoak hartzen dira.
IMMAko bilduma 1940ko hamarkadan abiatzen da eta hasiera-hasieratik jatorri askotako obrak hartzen ditu bere barne: besteak beste pintura eta argazkilaritza nahiz eskultura eta instalazio artistikoak. Hasierako bilduma txiki horri beste bilduma eta obra batzuk gehitu zitzaizkion ezarian: esaterako Musgrave Kinley Outsider Art Collection izeneko arte marjinal bilduma; Weltkunst Foundation-eko bilduma, eskulturaz, marrazkiz eta paper gaineko obrez osatua; dohaintzak, horien artean aipagarriena arte optiko eta zinetiko bilduma garrantzitsu bat; latinamerikar artisten grabatuak, argazki eta bideoz osatutako lan ugari eta beste obra asko, gaur egun IMMA-k dituen 4.500 obretara iritsi arte.


   Kubo-kutxa Aretoan aurkeztuko den erakusketan bilduma handi horretan bereziki hautatu den obra-sorta bat egongo da ikusgai: batez ere nazioartean arrakasta handia duten irlandar artisten edo Irlandan bizi diren artisten lanak hautatu dira, baina mundu-mailan ospe handia duten beste hainbat artistaren lanak ere ikusi ahal izango dira. Lanik gehienak nazioarteko artistek 2000. urtetik aurrera egindakoak dira, eta 1960ko hamarkadako irlandar lanik garrantzitsuenen alboan daude ikusgai.  
Irish Museum of Modern Art-eko bildumaren sorta hau lehen aldiz dator Espainiako Estatura, eta ondorioz aukera ezin hobea da Irlanda bezalako herrialde bateko artea ezagutu eta hobeto ulertzeko, azken urteetan oso herrialde dinamikoa izan baita.