bannerGenerico DarioUrzayEUS 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

SERRANO

  

PABLO SERRANO

 


 

Pablo Serrano eskultorea Crivillén-en jaio zen, Teruel probintziako herri txiki batean, 1908an. Gaztetatik, arteekiko zaletasuna erakutsi zuen eta horren ondorioz, Zaragozan prestakuntza aldi labur bat eman ondoren, Bartzelonara lekualdatu zen. Hala ere, Argentinako egonaldian eta, geroago, Montevideon, berrogeiko hamarkadan eta berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, hasi zen abstrakzioan murgiltzen, Torres García-ren eta Paul Cezanne-ren taldeekin harremanetan jarri zenean. Esperientzia horiek eragindako interesaren ondorioz, bide gero eta espresionistagoa hartu zuen.


1955ean, Espainiara itzuli zen, atzerrian prestakuntza egiteko aukera ematen zuen beka bati esker. Urte hartan bertan, Bartzelonan egin zen Hispanoamerikako III. Arte Biurtekoan parte hartu, eta eskulturako saria irabazi zuen, Ángel Ferrant-ekin ex aequo. Horrek Espainiako erakusketa aretoen eta kritikaren ateak ireki zizkion. José María Moreno Galván-ekin eta handik aurrera bere bizikidea izango zen Juana Francés-ekin Europan zehar bidaiatu ondoren, Madrilen finkatu zen eta, orduz geroztik, gure herrialdeko artea eraberritzen jardun zuen.


1957an, Madrilgo Ateneoan, Hierros (Burdin zatiak) aurkeztu zuen Serranok; erabat abstraktutzat jotzen den bere lehenengo lan sorta.  Katalogoaren sarrera bere hitzekin osatu zuen. Hauxe zioen:


Nire burdin zatiei buruz
Egun batean, Vesuviora igo nintzen, eta sumendi-eskoria bildu eta nire lanetan txertatzeko gogoa piztu zitzaidan. Lehenago, Ponpeian, Herculanon eta Stabian ibilia nintzen.
Egun batean, historiaurreko hezurtegi bat zirudien paraje batean ibili nintzen, halakoxe formak baitzituzten hango harriek; haietako batzuk zulatuta zeuden.
Egun batean, trastetegi batean sartu nintzen, eta etxe erorietako iltzeak eta burdinazko xaflak ikusi nituen.
Elementu haiek guztiak taldekatu eta ordenatzeko gogoa sentitu nuen. Gogor egin nuen lan, harik eta nire emozioa haiei itsastea lortu nuen arte, eta eroso sentitu nintzen.
Horixe da guztia.

Artistak 1957an lerro horiek idatzi ondoren, garbiago ulertzen dira Serranok, berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Julio Gonzálezen arrastoaren atzetik, landu zituen obra horiek. Bost urte baino gehiagoan, eskultore aragoarra aurkitutako materialen, aurkitutako objektuen eta espazioaren arteko elkarrekintza bete-betean ikertzen aritu zen. Edo, plano filosofikoan, bere kezka eta gogoeta humanista eta existentzialistak materian irudikatzen.
Erakusketa honetan ikusgai dauden Espacio (Espazioa) eta Tauróbolo (Tauroboloa) eskulturekin, artistak Frank O'Hara komisario zuen New spanish painting and sculpture (Espainiako pintura eta eskultura berria) erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko MOMA museoan, 1960an. Geroago, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako beste toki batzuetara eraman zuten erakusketa hori.


Lan sorta honetan, poetika surrealistaren kutsu handia sumatzen da; hau da, berrogeita hamarreko hamarkadan EL PASO taldeko kideek oraindik ere immobilismoaren alternatiba gisa planteatzen zuten bideetako batena. Aurkitutako materialak eraikuntza dadaisten edo object trouvé duchampiarren moduan lotzea Bretonen figurazio askearekin ahaidetuta dago.


Pablo Serrano Madrilen hil zen, 1985ean.



 

Autoreetara itzuli