HERGUERA BANNERS1  

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-isabel-munoz-principal

  ERAKUSKETA / EGILEA PUBLIKO OROKORRA
 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

  ARGAZKIAK    

 

KUBO-ISABEL MUOZ PORTADA

ISABEL MUÑOZ

 

 

 

 

DATA: 2007ko apirilaren 26tik ekainaren 24ra

 

 

 

  

 

  Isabel Muñoz Bartzelonan jaio zen, 1950. urtean. 1970. urtetik Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan. Argazkigintza ikasi zuen Madrilgo Photocentro eskolan, Eduardo Momeñe eta Ramón Mourelle argazkilariekin. Gaur egun inprimatze-teknika zaharretan aditua da, platino bidezko eta albumina-papereko inprimatzeak barne.

 

 

 kubo-isabel-munoz-en-la-exposicion Duela hogei urtez geroztik, Isabel Muñoz munduan zehar dabil bere ibilbidearen bila, aurkitzen edo aukeratzen dituen mugimenduak eta gorputzak irudietan islatu ahal izateko. Tangotik flamenkora, ekialdeko dantzatik Khmer baletera, Txinako borroka-arteen maisu handiengandik Turkiako borrokalariengana, aitzakiatzat hartzen ditu dantza edo kirol tradizionalen benetako praktikak gizarte garaikidean gorputzaren egoeraz hitz egiteko. Zehaztasun arraroa duten enkoadraketetan, sentsualitatea, plazerra, desira aldarrikatuz, Isabel Muñozek, hain zuzen, arauen mendean, zapalduta, irainduta dauden gorputzen egungo itxialdiaren aurka jartzen gaitu. Inprimaketaren azkeneko xehetasuna ere zainduz, aldi berean klasikoa, garbia eta erotikoa den obra bat eraikitzen du, lurraren erakarpenetik eta gerta daitekeen errealitatearen pisutik ihes egiteko gai diren gorputzek sinbolizatutako askatasun bat goraipatzen duena.