Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

kubo-storaro-mural

  ERAKUSKETA   AUTOREA
 

PUBLIKO OROKORRENTZAT

 

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

ARGAZKIAK

 

EDIZIOA  

 

kubo-storaro-pasadas

STORARO

Argiarekin idaztea

 

 


 

 

 

 

ZIENTZIA KOMISARIOTZA:  Vittorio Storaro


 

DATA: 2005eko urtarrilaren 18tik apirilaren 25era

 

 

 

  Vittorio Storaro munduko zinemako fotografiako egilerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere lanik gabe ezinezkoak izango ziratekeen joan den mendeko bigarren erdialdean zehar egindako zineko produkzio onenetako batzuk. Baina sortzaile handi honen izena, normalean Bernardo Bertolucci, Francis Ford Coppola edo Carlos Saura bezalako lehen mailako errealizadoreei lotua, sinonimo bat da, hain zuzen irudiaren mundua oro har, eta bereziki zinearena eta argazkiarena bizitza ulertzeko modutzat ulertzen duen pertsonaren sinonimoa; eta mundu horixe baliatzen du, gainera, mende berriaren hasieran gizakiok kezkatzen gaituzten betiko gauzetako batzuetara hurbiltzeko.

 

  Aurpegi bat, paisaia bat, ekintza bat edo sentimendu bat irudikatzen duen argazkia, Storaroren begi eta eskuetan, artelan dotore eta ahaltsu bihurtzen da, kultur tradizio desberdinenetatik datozen eta kezka estetiko zeharo desberdinak dituzten ikusleak liluratzeko indarraz hornitua. Ildo honetatik honetatik Storaro: Argiarekin idaztea, bai erakusketa gisa bai argitalpen gisa, ia-ia 200 argazki ikusgarri, proiekzio eta pintura biltzen dituen multzo multimedia bat baino gehiago da; funtsean, argi, kolore eta elementuen orekari buruzko hausnarketa emankor bat da, eta oinarrizko hiru elementu hauek artelan bat produzitzeko konbinatzen diren moduari buruzkoa.

 

  Kutxarentzat oso pozgarria da Vittorio Storaroren obrari buruzko erakusketa handi hau Donostiaraino ekarri ahal izatea. Kalitate goreneko nazioarteko erakusketa bat da eta, gainera, oso ondo egingo du bat Donostiako eta Gipuzkoako ikusleekin, betidanik sentikortasun berezia erakutsi baitute irudi, argazki eta zinearen munduaren inguruko guztiarekiko. Erakusketa honen bidez, Kubo Aretoa behin betiko finkatuko da espazio garrantzitsu gisa, Gipuzkoan argazkiaren inguruko erakusketak antolatzen dituztenen artean. Baina, batik bat, nazioarteko sortze lana ematen ari den onena, gaurkoena eta modernoena gure lurraldeko zaleei hurbiltzeko kezkarik eta ahaleginik handiena erakusten ari den erakusketa-eremu nagusitzat ari da agertzen.

 

  Storarok, bere lanak barnean daraman indar estetiko itzela baliaturik, erakusketa honi eman dion ukitu didaktikoa ere azpimarratu beharrekoa da. Prestakuntza arlo hau, katalogoan zein erakusketan islatzen baita, oso ongi egokitzen zaio Kubo-kutxa Aretoak bere inaugurazioaren egunetik beretik izan duen funtsezko kezketako bati, berau baita gipuzkoar guztiei gure garaiko artearen korronte eta joera behinenetako edukietan prestakuntza eskuratzeko aukera erreal bat ematea. Eta aukera hori denontzat izatea, gure lurraldearen garapen, aurrerapen eta ongizatean laguntzeko beste modu pribilegiozko bat da.