bannerProximaexpoEUS 

 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

arroyo-cartel-kubo

  ERAKUSKETA
ARTISTA   PUBLIKO OROKORRENTZAT   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   EDIZIOA  

 

kubo-arroyo-pasada

EDUARDO ARROYO

 

Pinturak, terrakotak eta harriak.

 

DATA: 2002ko martoxaren 15etik ekainaren 2ra

 

 

 

 

 

 

 

 

Erakusketa honetan ikus daitezkeen pintura gehienak obra lauak, geometrikoak, sarkastikoak eta paradoxikoak dira. Artista, komunikazio-irrikak direla eta, publizitatetik eta zine beltzeko irudietatik elikatzen da: obra horietan, izenburutik hasita, marrazkiak, trazuak eta baita koloreek eta materialek ere, garrantzi handia dute.


    1999. urtean egindako obra horiek ildo ironikoarekin jarraitzen dute, kontraste-jokoekin eta aipamen zinematografikoekin. Eszenifikazio konplexua dute, tradizio historiko eta artistiko handia duen "El martirio de San Sebastián" obraren kasuan bezala. Azken etapa honetan formatu handiko obrak egin zituen; horietan, marko handiak funtzio garrantzitsua betetzen du, historiako pintura klasikoetan bezala.

 

   Arroyok oso ondo ezagutzen duen tradizio piktoriko espainiar eta frantziarra arakatzen du, eta ikuspegi modernoarekin "Viva Madrid que es mi pueblo. Homenaje a la capital del ruido" (2000) obran aurkezten duena bezalako eszena kostunbristatan barneratzen da, edota, bere estilo pertsonalarekin, hots, "Arroyo estiloarekin", bi munduen, mendebaldekoaren eta islamikoaren, arteko enfrentamendua planteatzen du, "Guerra de dos mundos" (2002) obran bezala.

 

   Eskulturak ere nahiko berriak dira, eta material desberdinen erabilera konbinatzen dute: harria, beruna, brontzea, altzairua, burdina, latorria eta zura. Forma bitxiko harriak erabiltzen ditu, Leongo Robles de Laciana paisaia berezitik hautatuak. Robles de Laciana bere haurtzaroko herria da, Arroyok berreskuratzen duen benetako paradisua, bere erroetakoa. Harri horiek, funtsean, ondoko hauek bezalako obra berezietan azaltzen dira: "Unicornios", "Novias de Muxivén", "Vanitas", "Bueyes", "Vaca" edo "Gran chivo".


    Gutxitan ikusi ahal izan diren zeramiken hautaketarekin, Eduardo Arroyok objektu eta erretratu berezien bilduma interesgarri bat eskaintzen du: "Tío Pepe", zenbait plater, "Winston Churchil pintor", "Bécassine" edo "Princesa de los Ursinos".

 

   Zeramikaren mundua oso erakargarria da Arroyorentzat, eta material honekin urte askotan jardun gabe egon ondoren, artistak berak irmoki dio berehala itzuliko dela hori lantzera.
Kautxuek ere, 1976koak, Arroyok material anitzekin jolasteko duen jakin-min asegaitza islatzen dute, eta samintasunez oroitzen duen Anatoliaren mundu exotiko eta orientala irudikatzen dute, komunitate turkiarraren omenez. Izan ere, komunitate horretan bizi izan zen bi urtez, Berlingo Harresiaren garai bete-betean.

 

   Eszenografia teatralaren munduan murgildu zen 1968tik aurrera, eta esperientzia horrek dekoratuak eta jantziak bere obra plastikoan garatutako estetika berarekin lantzera eraman zuen.
Erakusketa artistari buruzko bideo-emanaldi batekin, Arroyok idatzitako edo ilustratutako liburuen erakusketarekin, eta antzerkiaren, operaren eta operetaren munduarekin "oso ezaguna berarentzat" zerikusia duten diseinu batzuen kartel, marrazki eta argazkien hautapen batekin osatzen da ("La Walkyria", "Fausto", "Cenicienta", "La vida es sueño", "Otelo" eta abar bezalako obretarako eszenografiak, jantziak eta dekoratuak).