Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

oteiza nagusia - principal- kubo

  ERAKUSKETA
IKUSTALDI GIDATUAK

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
EDIZIOA  

 

kubo-oteiza-pasadas

OTEIZA

2000


 

Komisariotza: Iñaki Moreno Ruiz de Eguino

 

 

DATA: 2000ko abenduaren 15etik 2001eko martxoaren 1era

 

 

    

 

   Klarion eta arbeleki, argi eta ilunekin, forma, eduki, isilune, eta hitzekin, Jorge Oteiza bihurtu da artearen babesleku izateko sortua den egoitza honetako lehen protagonista, ondo merezia duen ohorea ezbairik gabe. Egia da artearen babesleku izateko sortu zela toki hay, baina ez hori bakarrik, baita Gizarte baten ideia, obra, gogoeta eta sorkuntzen topagune metafisiko eta erreala izateko ere; izan ere, gizarteak, hutsik egin gabe jokatzen baitu kulturaren, ekimen artistikoaren, hizkuntzaren eta edertasun estetikoaren alde, pentsatuz, horiek direla tresnarik egonkienak etorkizuna geureganatzeko, non kutxa eta, berarekin baita kubo-kutxa Aretoa ere, presente egongo diren gipuzkoar guztion ondoan.

 

 

OTEIZA, KLARIONEN ETA ARBELEN ARTEAN

 

   Klarionek eta arbelak betetzen dute lekua. Beti bezala Jorge Oteizaren tailerrean. Klarioren eta arbelak, tresna horiekin egin batitzen bera eskultore. Tresna horiekin aitortu zion egun batez bere buruari espazioa ikertzeko denbora ahitu zitzaiola. Tresna horiekin murgildu zen bi aldiz pentsatu gabe bere ezagutzak ezagutzera emateko desiona. Klarionarekin, urtetan eta urtetan kuboak, esferak eta zilindroak itxuratzeko bere behatz artean erabili zuen tresnarekin, arbela zirriborratzen hasi zen, gauzei deitzeko erabiltzzen ditugun izenei jazarriz. Gauza garrantzitsuei, lehenengo. Gainerakoei, gero. Eta aldaketen legeak, arteak bizitza benetan gizatiarra sortzeko egiten duen bidea deskribapen duenak, hitzen hutsunea – hutsa eta aldi berean vetea – argitu zuen, lehenago eskultorearen portaera argitu zuen bezala.

 

OTEIZA-MONTAJE-KUBO    Erakusketaren argi-zidor bat, klarionen laborategia. Bisitariak arnasten duen airea gurutzatzen duen zidor zuri bat. Espazioan klarion-marra sinple batzuekin edo latorri-puska solte batzuekin esekitako keinu baten bitartez zenbat esan daitekeen deskubritzeko kitzikapenak, pixkana-pixkana kutxa dezan. Hondoan, arbelaren beltza, igeltsuaren hauts zuriaren zain esnatzeko, erretina argi-sorta bat hartzen duenean bezala.

  

   Erakusketa osoa, tailer bat. Bere bitrinatik libratu eta arbelaren bozgorailua iristeko ahaleginetan diharduen klarionaren probokazioa. Leku hori zeinetan konpartitu. Zeinaz duda egin. Zeinetan asmakaria ezagutu. Zeinaren aurkez norbera harrotasunez huts sentitu.

 

   Velázquez, anfitrioia. Odiseo, lagun leial, kritikari gupidagabea. Arantzazuko santuak,beren aurpegiak hainbeste kubo eta hainbeste esferaren desokupazioak askatutako espazioetan aterpetuak dituztela. Argi-kondentsagailuak, forma geometrikoak, maklak eta hitzak nahazten dituzten irudimenezko koordenatu horien faroak, ikuslearen begiratua unitate hirukoitz eta arinean, pare mugikorrean edo piezaño intsumiso batean aharrapatua utzi arte, urrutiko apal batean finko badago ere.

 

  Ekintza eta geldia, eskulturak eta hitzak, argia eta itzala, klarionak eta arbela… Leku bat erakusketaren erraietan bertan igeltsua manipulatu eta hitzak osatzeko. Artearen oreka beti egongaitzak eskatzen bide duen leku hori. Taileretik Odiseo-klarionak erakusketa guztiari egiten dio arrapostu, printzipio berri baten galdegiten.

 

   Irteeran, Velázquez-i Omenaldia berriro. Kubo ireki eta hutsa, bertan, istant batez, badoan bisitariaren irudia ispilatzen ari delarik.