Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

catalabanner

  ERAKUSKETA   EGILEA   PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   OBRAK  

 
4   CATALÀ-ROCA. Maisulanak

 

2014ko otsailaren 14tik ekainaren 1era


Komisarioa: Chema Conesa



 

 

 

   

Francesc  Català-Roca-ren (Valls, 1922-Bartzelona, 1998) lana argazkigintza dokumentalaren kantoi-harria da. Hark bezala ez zuen beste inork lehenengo intuitu eta gero eraiki diskurtso bat hain betea benetakotasunez, fedez eta  ingurua ezagutzera eta geure burua ezagutzera bideraturiko irudien hizkuntzarekiko kontzientziaz. Argazki-erreportajeak sintaxi berria lortu zuen haren lanarekin, egitura irmo eta erabakia, edozein saiakuntza esperimentaletatik eta edozein arte-anbiziotatik zalantzarik gabe urrundua. Argazkilariak –Catalàren kredoan– eguneroko errealitatearen irudien bereizle edo lapur gisa jarduten zuen. Haren eginkizuna uneak erreskatatzea zen, immobilizatzea, argazkiak berak garrantzitsu bihurtuko dituen uneak. Esku hartu gabe. Unea eta ikuspegia aukeratzeaz gain beste eraikuntzarik erantsi gabe.


Catalàk bere argazki-ondare iraunkorrena zertu zuen horrekin. Errealitate ukiezin baten ikusle hutsa dela dakienaren neurritasunetik, bere kirurgia optiko berezia aplikatu zuen egunerokoa garrantzitsu bihurtzeko eta horrela bere argazkiak oroimenaren ikono bihurtzeko. Jakin zuen intuizio bid bere diskurtso plastikoa eraikitzen, joera errealistan txertatua, zuzeneko argazkigintzan, ingurunearen behaketan eta disekzioan, kameraren bisoreak ezartzen dituen erregela geometrikoekin.


Bere intuizioak gero ezagutuko zuen Cartier Bressón-en postulatu teorikoei aurrea hartzera eraman zuen, eta haren aurretik ibili zen kameraren kliskatzeak suposatzen duen une erabakigarriaren eraikitzeari buruzko kontzeptuetan, aurrerantzean munduko argazki-erreportajearen ADNa izango direlarik. Garrantzitsua argazkilariaren begiradan dago, Català-ren egikeran, argazkia egiteko bulkada sinple eta zuzeneko bihurtzean, batu ordez kentzean, aurrez aurre begiratzean, gerritik laukian sartzean, bihotzetik kliskatzean, gizatiarra den guztiarekiko jakin-mina eta enpatia izatean.


Argazkilari setati eta bere lanari zeharo emana izan zen honen irudiek ukituriko guztia duindu zuten. Landako edo hiriko jende apalari begiratzen dionean ez dago laineza- edo epaitze-izpirik. Badaki distantzia zehatza errespetatzen lekukoaren kokalekutik kontatzeko, absente dagoen argazkilaria bezala, eta egitate hutsal bat argazki bihurtzeko sintesian asmatu egiten du.


Hiru hamarkadan zehar herrialde hau deskribatzeko zereginera nekatu gabe dedikatzeak 200.000 negatibo akasgabeko ondarea utzi digu, alferrikakoa baztertzeko bere ahaleginean akastunak ziren kliskatze guztiak suntsitu baitzituen.


 Haren irudiak gure oroimenean bizi dira, iraganaldiko ikono gisa. Haiek begiestean, geure oroitzapenak garbiki berpizten dira. Argazkilaritza dokumentalaren funts menderaezina da. Egia eta edertasuna bi dimentsiotan batzeko bikaintasuna. Francesc Català-Roca-ren ondarea.


Chema Conesa
Erakusketaren komisarioa

 

 

 

 

 

 
 

 

Chema Conesa. Erakusketaren komisarioa