Banner genrico 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

Banneelpaso

  ERAKUSKETA   KRONOLOGIA AUTOREAK PUBLIKO OROKORRA   FAMILIENTZAKO JARDUERAK   EDIZIOA  

 

ELPASOA  

EL PASO. Abstrakzioa eta abangoardia

 

 

2013ko irailaren 19tik 2014ko urtarrilaren 19ra

 

Komisarioa: Dolores Durán Úcar

     

XX. mendeko bigarren erdialdeko Espainiako kultura inarrosi zuen arte-mugimendurik izan bada, EL PASO taldea da. Gainera, gaur egun ere garrantzia dauka. Talde horrek garaiko kultur giroari berrikuntza sakona ekarri zion, urte batzuk geroago eta banaka, ibilbide pertsonaletan sendotasun handia erakutsi zuten artista batzuek sustatu eta gauzatuta.

Rafael Canogar, Luis Feito, Juana Francés, Manuel Millares, Manuel Rivera, Antonio Saura, Pablo Serrano, Antonio Suárez, Manuel Conde olerkaria eta José Ayllón idazle eta arte-kritikaria izan ziren EL PASO taldeko hasierako kideak, 1955-56ean lehen harremanak izan ostean. Garai hartan nagusi zen immobilismoa uztearen eta artea berritzeko ibilbide bati ekitearen alde egin zuten. Hurrengo urteetan, Martín Chirino eta Manuel Viola ere sartu ziren taldean.

1957an, taldearen Manifiesto testua (Adierazpena) sinatu eta ezagutarazi zuten. Hauxe dio: “El Paso Espainiako arte garaikidea bizkortzeko elkartu diren artista plastikoen talde bat da; arte horrek aurrekari bikainak ditu, baina gaur egun, kritika eraikitzailea, salerosleak eta publikoa orientatzeko erakusketa-aretoak falta direnez, baita jarduera berritzaile guztiak babestuko dituzten zaleak ere, krisialdi sakonean murgilduta dago”.

EL PASO taldeak iraupen laburra izan zuen, 1960ra artekoa; urte hartakoak dira Última Comunicación (Azken jakinarazpena) eta Erromako desagertu osteko erakusketa, hain zuzen. Halere, informalismoaren plataforma nagusietako bat bihurtzea lortu zuen.