hobetzeko lanak 


FACEBOOK 2048 831 a 72

 

BANNERGOYAKUBO

  ERAKUSKETA   PUBLIKO OROKORRENTZAT   PROIEKZIOAK   ESKOLENTZAKO PROGRAMAK   FAMILIENTZAKO JARDUERAK    ARGAZKIAK   EDIZIOA  

 

CARTELGOYA

25+1 GOYA SARIAK


KOMISARIOTZA: Asier Mensuro

DATA: 2012ko irailaren 21etik abenduaren 9ra arte  2

    

   2012an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 60. urteurrena ospatuko da. Zinemaldiaren ibilbide luze honetan nazioko zein nazioarteko zinemagintzako ekoizpenik hoberenak ikusi ahal izan ditugu urtero eta, hala, ekitaldi saihestezin bihurtu da zazpigarren artean ari diren profesional eta horren zale diren guztientzat.  Acción Cultural Española (AC/E) eta Kutxa Fundazioak ospakizun horretan parte hartu nahi izan dute, Zinemaldiko egitaraua aberasten lagunduz.  Ahalegin horren barruan sartu behar da kubo-kutxa Aretoan egingo den “25+1. Premios Goya Sariak” izenburuko erakusketaren aurkezpena. Abentura bat den erakusketa horretan, gure zinemagintza barne-barnetik ezagutu  eta azken 26 urteetan zertan izan den jakin ahal izango dugu.


    Espainiako Arte eta Zinemagintzako Zientzien Akademiak, 1987an, trebetasun handiz eta etorkizuneko ikuspegi argiz, Espainiako zinema sustatu eta gure zinemagintzan lan egiten duten teknikari eta artista taldeen eginkizuna aitortzearren, urtero ematen diren sari batzuk sortu zituen, aragoiar jeinuzko artistaren izena dutenak; Goya sarien banaketa urteko gertakizun nabarmenenetako bat da zineman, eta gehien espero direnetakoa.  


    Erakusketa hau film hoberenari emandako Goya saria irabazi zuten filmen inguruan antolatu da, hain zuzen ere izenburu hauen inguruan: El viaje a ninguna parte (Inorako bidaia), El bosque animado (Baso animatua), Mujeres al borde de un ataque de nervios (Beren onetik ateratzeko zorian dauden emakumeak), El sueño del mono loco (Tximino eroaren ametsa), ¡Ay Carmela! (Ai, Carmela!), Amantes (Maitaleak) , Belle Époque, Todos a la cárcel (Denak kartzelara), Días contados (Azken egunak), Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (Inork ez du gutaz hitz egingo hilda gaudenean), Tesis (Tesia), La buena estrella (Izar ona), La niña de tus ojos (Zure bihotzeko laztana), Todo sobre mi madre (Dena nire amari buruz), El bola (Bola), Los otros (Besteak), Los lunes al sol (Astelehenetan eguzkitan), Te doy mis ojos (Nire begiak ematen dizkizut), Mar adentro (Itsas zabalera), La vida secreta de las palabras (Hitzen bizitza sekretua), Volver (Itzuli), La soledad (Bakardadea), Camino, Celda 211 (211. gela), Pa negre eta No habrá paz para los malvados (Bakerik ez gizatxarrentzat).


    Donostiako Zinemaldian, zinemako ekoizpenik hoberenak erakusten dira urtero; film nazionalak eta nazioartekoak lehian aritzen dira hain gutiziatua den Urrezko Maskorra lortzeko –besteak beste, Los lunes al sol (Astelehenetan eguzkitan) eta Días contados (Azken egunak) filmek irabazitakoa–, eta baita oso desiratua den Zilarrezko Maskorra eskuratzeko ere –beste batzuen artean Javier Bardem, Luis Tosar, Laia Marull edo Nora Navas antzezle espainiarrei emandakoa. Horiek guztiek, halaber, lanbideko kideen aitorpena erdietsi zuten Goya Sarien ekitaldian.


    Bisitariei denboran barrena emoziozko bidaia bat egitea proposatzen zaie, aldi horretan Espainiako zinema askotarikoak izandako bilakaera laburbiltzen duen ibilbide bat; bidean, Goya sariak sortu zirenean dagoeneko ospetsuak ziren zuzendari, antzezle edo teknikariak aurkituko ditugu –hala nola, Luis García Berlanga, Carlos Saura, Fernando Fernán Gómez edo Gil Parrondo–, eta baita azken 26 urteetan entzutetsu bihurtu diren irudi berriak ere: Alejandro Amenábar, Icíar Bollaín, Penélope Cruz edo Alberto Iglesias. Gure zineman ohikoak diren generoak aurkituko ditugu –historikoa edo komedia–, eta, horien ondoan, Espainiako zinemagintzan lehenago ia aztertu ez direnak –fantasiazkoa eta beldurrezko edo thriller generoak–, eta urte hauetan arrakastatsuak izan direnak.  Gure zinemaren nazioartekotzea ere bizi ahal izango dugu, egile ezagun batzuen eskutik: Pedro Almodóvar, Fernando Trueba edo Isabel Coixet
.

 

 

En 2012 el Festival Internacional de Cine de San Sebastián celebra su 60ª edición y en su ya larga andadura ha mostrado cada año lo mejor de la producción cinematográfica nacional e internacional, convirtiéndose en una cita ineludible para todos los profesionales y amantes del séptimo arte. Acción Cultural Española (AC/E) y Kutxa Fundazioa han querido sumarse a la celebración contribuyendo a enriquecer la programación del Festival. En dicho esfuerzo se enmarca la presentación de la exposición “25+1. Premios Goya Sariak” en la Sala kubo-kutxa, una aventura que nos traslada a las entrañas de nuestra cinematografía en los últimos 26 años.


    Desde que en 1987 la Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas de España tuviese el acierto y también la visión de futuro de instituir unos premios anuales destinados a promocionar el cine español y a reconocer la labor profesional de los diferentes equipos técnicos y artísticos que trabajan en nuestro cine, la entrega de los premios Goya se ha convertido en uno de los acontecimientos cinematográficos más destacados y esperados del año.  


    La exposición se articula en torno a los filmes que obtuvieron el premio Goya en la categoría de mejor película, incluyéndose los siguientes títulos: El viaje a ninguna parte, El bosque animado, Mujeres al borde de un ataque de nervios, El sueño del mono loco, ¡Ay Carmela!, Amantes, Belle Époque, Todos a la cárcel, Días contados, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto, Tesis, La buena estrella, La niña de tus ojos, Todo sobre mi madre, El bola, Los otros, Los lunes al sol, Te doy mis ojos, Mar adentro, La vida secreta de las palabras, Volver, La soledad, Camino, Celda 211, Pa negre y No habrá paz para los malvados.


    Cada año se exhiben en el Festival las mejores producciones cinematográficas, películas nacionales e internacionales compiten por su codiciada Concha de Oro que, en pasadas ediciones, ha recaído en títulos como Los lunes al sol y Días contados y por las también muy deseadas Conchas de Plata, otorgadas a interpretes patrios como Javier Bardem, Luis Tosar, Laia Marull o Nora Navas. Todos ellos, también contaron con el reconocimiento de sus compañeros de profesión en la ceremonia de los premios Goya.


    Se propone al visitante un viaje emocional en el tiempo, un recorrido que condensa la evolución del muy variado cine español durante este periodo, donde aparecen directores,  intérpretes o técnicos que cuando nacieron los Goya ya estaban consagrados como Luis García Berlanga, Carlos Saura, Fernando Fernán Gómez o Gil Parrondo, así como los que han ido convirtiéndose en nuevas figuras en los últimos 26 años como Alejandro Amenábar, Icíar Bollaín, Penélope Cruz o Alberto Iglesias.  Encontramos géneros habituales de nuestro cine como el histórico o la comedia junto a otros muy poco explorados anteriormente por la cinematografía española como el fantástico y de terror o el thriller, que obtienen reconocimiento en estos años. Asistimos a la internacionalización  de nuestro cine de la mano de algunos autores como Pedro Almodóvar, Fernando Trueba o Isabel Coixet.