Proximaexpo SoledadSevillaEUS

 

FACEBOOK 2048 831 a 72

 

image008

  ERAKUSKETA  

CARMEN CALVO

OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 


Soando con vistas al invierno 2017

 

CARMEN CALVO

 

Ametsa akabatzea

 

(1969 - 2019)

 

 

2019ko otsailaren 8tik maiatzaren 5era

 


Komisarioa: Alfonso de la Torre

 

 

 

 

 

Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu.Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte, egiteko modu berezi eta konplexu bat izanagatik publiko zabalak ulertzen duena, modu natural batean konektatzen baitu artistaren mezu konprometitu eta sarritan emotiboarekin. 

 

Erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta, afinitate joko baten bidez baizik, multzoa erraz ikusteko aukera ematen duten areto handietan, eta bisitari bakoitzaren esku dago zer ordenatan ikusi.Piezak kokatzeko modu horrek elkarren ondoan jartzen ditu hainbat garaitako obrak edo teknika desberdinez eginikoak, eta agerian uzten du horrek Carmen Calvoren lanaren erabateko koherentzia.Gehikuntza, collage, batuketa, interbentzioa, objektua... artistaren lana definitzen duten hitzak dira, eta presente daude erakusketaren obra bakoitzean.